| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Multimediaren iturburuak eta klipak Ikustailearen leihoan kargatzen dira, eta bertan ikus daiteke hauen aurrebista. Ikustailearen leihoan erabili graduatzaile horizontala klip bat arakatzeko, fokatu laneko area batean Aurrebistaren eskualdearekin edo erabili muntaketako kontrolak segmentuak ebaki eta itsasteko proiektuan, edo sortu klip bat beranduago erabiltzeko.
Ikustailearen leihoa
Ikustailearen leihoa bistaratzeko, Leihoa -> Erakutsi ikustailea menua gaitu.
Ikustailearen pantailan multimedia erreproduzitzen ikus dezakezu. Edozein multimedia erreproduzitu aurretik, aurrenik ikustailean kargatu behar duzu.
Ikustailean multimedia kargatzeko:
Multimedia ere ikustailean karga dezakezu. Horretarako, saguaren eskuineko botoiarekin klik egin klipen kudeatzaileko fitxategi batean eta agertuko den menuan hautatu Ikusi aukera. Beste modu bat fitxategi bat ikustailean kargatzeko baliabideen leihoko fitxategiaren gainean klik bikoitza egitea da.
Behin multimedia kargatutakoan, ikustailearen pantailan agertuko da. Erreproduzitzeko, atzera edo aurrera joateko erabili graduatzailea edo garraio-kontrolak.
Multimediaren pantailaren tamaina aldatzeko, saguaren eskuineko botoiarekin egin klik pantailaren gainean. Honela zoomaren menua bistaratuko da. Hautatu zoomaren maila: jatorrizko multimediaren tamainaren %50, %100 edo %200ean.
Multimedia agertzean, Ikustaileak proiektuak definituta dituen irteeraren tamainaren formatuaren ezarpenak erabiltzen ditu; ez du jatorrizko kliparen formatua erabiltzen. Proiektuaren irteera alda dezakezu kliparen formatuarekin bat etortzeko: erabili kliparen kudeatzailearen menuko Doitu proiektuaren tamaina aukera.
Hemen multimedien eta klipen iturburuak araka ditzakezu, eskualdeak hautatuz proiektuan itsasteko. Ikustailean landutako eragiketek aldi baterako EDL-ari (muntatze-erabakien zerrenda) edo klipari eragiten diote, baina ez denbora-lerroari.
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.