3. Konfigurazioa
Bere malgutasuna dela eta, Cinelerra ezin da optimizatu
erabiltzailearen beharretara konfiguratu gabe.
Zoritxarrez, oso parametro gutxi doi daitezke konpilazioko orduan.
Beraz, exekuzio-denborako konfigurazioa da aukera bakarra
erabiltzaile gehienentzat, hainbat parametro erabilgarri dituztelako.
Azpian konfigurazioko aukerak eta GNU/Linux sisteman onartutako APIa
zerrendatzen da.
Cinelerra aplikazioko ezarpenak->hobespenak menura joan aukerak ikusteko.
3.1 Inguruneko aldagaiak
UNIX-en oinarritutako sistemetan, inguruneko aldagaiak aplikazio
guztiek irakur ditzaketen shell-eko aldagai globalak dira. Inguruneko
aldagai bat ezartzeko honelako komandoa erabil daiteke:
set ALDAGAIA=balioa. Inguruneko
aldagai guztiak env bezalako komandoarekin ikus daitezke.
Cinelerra-k inguruneko honako aldagaiak ezagutzen ditu:
- LADSPA_PATH
LDASPA plugin-a erabiltzeko aldagai hau definitu behar da komaz bereiztutako
direktorioen zerrendarekin LDASPA plugin-ak bilatzeko. Ez dago Cinelerra-ren
jatorrizko plugin-ik. See section Ladspa efektuak.
- GLOBAL_PLUGIN_DIR
Cinelerra-k direktorio horretan begiratuko du jatorrizko plugin-ik dagoen.
Direktorio lehenetsia `/usr/lib/cinelerra' izan arren, direktorioz aldatu
beharko da direktorio bera urruneko beste ordenagailuekin NFS erabiliz partekatzen bada.
Bitar formatu desberdinetako plugin-ak direktorio desberdinetan
egon behar dute.
- LANG
Cinelerra aplikazioa hainbat hizkuntzatara itzulita dago. Cinelerra-ren
hizkuntzaren ezarpenak GNU/Linux sistemako hizkuntzaren ezarpenetik
irakurtzen dira normalean. Cinelerra beste hizkuntza batean erabiltzeko
inguruneko LANG aldagaia aldatu.
Adibidez, ireki terminal bat eta idatzi: export LANG=eu_ES,
gero exekutatu 'cinelerra' shell bertatik. Honela, Cinelerra Euskara
hizkuntzan agertuko da.
Hauek dira uneko hizkuntza erabilgarriak:
- es_ES - Gaztelera
- sl_SI - Esloveniera
- fr_FR - Frantsesa
- eu_ES - Euskera
- de_DE - Alemana
- pt_BR - Brasileko portugesa
Cinelerra CV aplikazioa bere iturburua konpilatuz instalatu baduzu,
eta konpilatzean `--prefix=' aukeran ez baduzu `/usr/local'
helbidea erabili, baliteke itzulitako fitxategiak instalatu gabe egotea.
Ikusi See section Konpilazioaren ohiko prozesua. informazio gehiagorako.
3.2 Audio-kontrolatzaileak
Audio-kontrolatzaileak bai grabatzeko bai erreproduzitzeko erabiltzen
dira. Beraien funtzionalitatea azpian aipatzen da:
3.2.1 Soinu-kontrolatzaileen atributu arruntak
- Gailuaren bide-izena
Normalean `/dev/' direktoriopeko fitxategi batek kontrolatzen
du soinuaren gailua.
- Bit-ak
Cinelerra aplikazioak erabiliko duen bit zehaztasuna soinuaren kontrolatzailean.
Zehaztasun hau batzutan irudizko adiera izaten da. Soinu-kontrolatzaile batzuk 32 bit-eko
balioarekin ezarri behar dira 24 bit-ekin erreproduzitu ahal izateko,
eta 24 bit-eko balioarekin ezartzean ez dute inolako soinurik
erreproduzitzen. Beste soinu-kontrolatzaile batzuk berriz 24 bit-eko
balioarekin ezarri behar dira 24 bit-ekin erreproduzitzeko.
- Kanalak
Cinelerra-k erabiliko duen kanal kopurua soinuaren kontrolatzailean.
Berdin dio zenbat kanal dauden proiektuan, hemen zehaztutako kanal
kopurua gailuan ezarriko da. 2 balioarekin ezartzen denean eta proiektuak
kanal bakarra duenean soinua ezkerreko bozgorailutik entzungo da, eta erditik
mono soinuari dagokion bezala. 1 balioarekin ezartzean, eta proiektuak
2 kanal baditu, ezkerreko kanala erdian entzun daiteke, baina ez bi kanalak
elkarrekin nahastuta.
3.2.2 OSS
GNU/Linux-en aurreneko soinu-kontrolatzailea izan zen, software
libreko inplementazioa eta inplementazio komertziala zituen. Inplementazio
komertzialak soinu txartel gehiago onartzen ditu.
GNU/Linux 2.4 bertsiorarte soinu-kontrolatzaile estandarra izan zen.
Gaur egun soinu-kontrolatzaile bakarra da x86_64 sistemetan i386 bitarra
erabil dezakena.
3.2.3 OSS Envy24
OSS bertsio komertzialaren aldaera 24 bit eta 96 Khz motako soinu txartelentzako.
Aldaera honek nahiko aldaketa behar izan zituen soinu-kontrolatzaileak erabiltzen
ziren erara moldatzeko, horregatik behar zen kontrolatzaile berria.
3.2.4 Alsa
GNU/Linux 2.6 sistemako soinu-kontrolatzaile erabiliena ALSA da. Soinu-txartel
kopuru gehiena onartzen duena da. GNU/Linux 2.6 bertsioak eskaintzen duen
latentzia baxuaren onurak eskuratzen ditu (Linux nukleoaren 2.4 bertsioko OSS kontrolatzailearen
baino errendimendu askoz ere hobeagoa lortuz). Tamalez ALSA denbora guztian
aldatzen dabil, eta egun batean programa bat ALSArekin lan egin dezake,
baina agian hurrengo egunean ALSAren beste bertsio batekin ez.
ALSAren gainean bilduki berriak garatzen
ari dira. Gure asmoa bilduki horiek onartzea da bitarte erregularretan,
bilduki berri bakoitza kaleratzean ez ordea.
ALSA ez da eramangarria izango i386 eta x86_64 arkitekturen artean. i386 bitarrak
soinu bat erreproduzitzen saiatzean x86_64 kernelean kraskatu egingo da.
Horretarako, erabili OSS kontrolatzailea.
3.2.5 Esound
ESOUND soinu-zerbitzari bat zen, OSSren gainean kokatzen zena.
Enlightenment izeneko leiho-kudeatzailearentzat garatu zen. Bit kopuru
mugatua onartzen zuen, egungo kontrolatzaile modernoekin konparatuz
latentzia altua eduki arren hainbat audioko iturburu multiplexatzeko
gaitasuna zuen. Ez dakigu gaur egun Esound garatzen jarraitzen duten edo ez.
3.2.6 Raw 1394
GNU/Linux eta Firewire konexiodun bideo-kameren arteko aurreneko interfazea
izan zen. Audioa bideo-kamera batean erreproduzitzeko erabil
daitekeen gutxieneko bide fidagarriena da, eta nukleoko komandoen
gaineko liburutegian datza.
3.2.7 DV 1394
GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako bigarren aldiz garatutako
kontrolatzailea da. Bideo-kameran audioa erreproduzitzeko modurik
fidagarriena da eta nukleoaren komandoak erabiltzen ditu zuzenean.
3.2.8 IEC 61883
GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako hirugarren aldiz garatutako
kontrolatzailea da. Raw 1394 liburutegiaren gainean dago, eta Raw 1394 bere
aldetik kernelaren komandoen gainean dago. Ez da DV 1394 bezain fidagarria,
hala ere Raw 1394 baino fidagarriagoa da. Hurrengo garapenak hori finkatu
beharko luke. Joan http://www.linux1394.org gunera informazio gehiago
ezagutu eta azken kontrolatzaileak eskuratzeko.
3.3 Bideo-kontrolatzaileak
Bideo-kontrolatzaileak bideoa konposaketa-leihoan eta ikustailean
erreproduzitzeko erabiltzen dira.
3.3.1 Bideo-kontrolatzaileen atributu arruntak
- Pantaila
Interfazea bi monitoretan bistaratzeko prestatuta dago. Pantailaren balioaren
arabera, konposaketa-leihoa beste pantailan agertuko da: Cinelerra-ren
leiho gehienak pantaila batean bistaratuko diren arren, konposaketa-leihoa beste
pantailan bistaratuko da.
- Gailuaren bide-izena
`/dev/' direktorioko fitxategi batek kontrolatuko du
gailua.
- Trukatzeko eremuak
Lerro bikoitiak bakoiti bihurtzen ditu, eta bakoitiak bikoiti, nahiz eta
gailura bidaltzeko izan. NTSC edo 1080i monitoretan eremuak trukatu egin behar
izaten dira dardaradun filma saihesteko.
- Irteerako kanala
Konektore zehatza beharko da hainbat irteera dituzten bideo-gailuetara bidaltzeko.
- Ataka
IEEE1394 estandarrak ataka bezala ezagutzen den zerbait zehazten du.
Baliteke firewire txartelaren zenbakia izatea.
- Kanala
IEEE1394 estandarrak kanala bezala ezagutzen den zerbait zehazten du.
DV bideo-kamerek beti 63 izaten dute.
3.3.2 X11
Hau izan zen aurreneko metodoa pantaila grafikoak kudeatzeko UNIX sistemetan.
Pixeleko GBU (gorria, berdea eta urdina) hirukotea zuzenean idazten zuen
leihoan. Oraindik ere erabilgarria izaten jarraitzen du fotograma
oso handiak kudeatzen ez dituzten hardware grafikoetan.
3.3.3 X11-XV
Hau X11-ren hobekuntza izan zen, 1999. urtean garatua. YUV formatutik
GBU formatura bihurtzen zuen hardwarean eskalatzearekin batera.
Erreproduzitzeko metodo hobetsiena da, hala ere ezin ditu tamaina
handiko fotogramak kudeatu. Normalean XV-ek kudea dezaken bideoaren tamaina
handiena 1920x1080 da.
3.3.4 X11-OpenGL
Bideoa erreproduziteko metodorik ahaltsuena OpenGL da. Kontrolatzaile
honekin efektu gehienak hardware bidez egiten dira. OpenGL-ek
bideoa testuraren tamainaraino handitzea uzten du, normalean XV-k
onartzen duena baino handiagoa izanez, eta beti ere kontrolatzaile
grafikoaren arabera. Gaitzeko bitar konpilazioa behar da OpenGL
euskarriarkein. OpenGL gaitzeko configure komandoaren
`--enable-opengl' aukera erabiltzen da. OpenGL 2.0 bertsioa onartzen duen
txartel grafikoa behar da. Nvidia-ren azkenengo txartelak funtzionatu
beharko lukete. Gainera, OpenGL 2.0 onartzen duen bideo-kontrolatzailea
beharko zenuke, Nvidia-ren kontrolatzaile bitarra bezalakoa.
Zein bideo-kontrolatzailek OpenGL 2.0 onartzen duten jakiteko
idatzi honako komandoa: glxinfo | grep "OpenGL version"
- Hardware bidez OpenGL 2.0 errendatzea onartzen duten bideo-kontrolatzaileak:
OpenGL version string: 2.0.2 NVIDIA 87.74
- Hardware bidez OpenGL 2.0 errendatzea onartzen ez duten bideo-kontrolatzaileak:
OpenGL version string: 1.4 (2.0.2 NVIDIA 87.74)
OpenGL metodoa PBuffer eta itzalduretan oinarritzen da bideoa errendatzeko.
Kontrolatzaile grafikoak OpenGL 2.0 onartu behar dute, Cinelerra
berriz OpenGL 2.0 euskarriarekin esplizitoki konpilatuta egon behar da.
Konpilazio honek sisteman OpenGL 2.0-ren goiburuak egotea eskatzen du.
PBuffer-ak aldakorrak direla ezaguna da. Nahikoa memoria ez duten
txartel grafikoetan, edo eskubide bisualak ez dituztenetan, PBuffer-ek
ez du funtzionatuko. OpenGL-ek ez badu funtzionatzen, saiatu
hainbat fotograma kokatzen edo Cinelerra berrabiaratzen.
Murriztapenak:
- OpenGL-ek ez du eraginik errendatzean. Erreprodukzioa soilik
azeleraten du.
- X11-OpenGL-ek gauza guztiak 8 bit koloreko modeloan prozesatzen ditu,
nahiz eta YUV eta GBU arteko desberdintasuna mantendu.
- OpenGL-ek ez du lanik egiten 4096x4096 baino tamaina handiagoko
fotogramekin.
Fotograma handiagoekin lan egitean honako mezua kaleratzen du kontsolan:
BC_Texture::create_texture frame size <frame_width>x<frame_height> bigger
than maximum texture 4096x4096.
- OpenGL-ek ez ikusi egiten dio eskalatzeko ekuazioari (hobespenen leihoan
ezarrita dagoena).
OpenGL-ek beti erabiltzen du eskalatze lineala.
- Proiektuaren eta pisten tamainak 4 balioaren multiploak izan behar
dute OpenGL-rekin lan egiteko.
-
Azelerazio azkarrena lortzeko, OpenGL-ek gaitutako efektuak software soileko
efektuen atzetik kokatu behar dira. Azken software soileko efektuarren aurreko
errendatze guztiak software bidez egiten da. Cinelerra-ren eragiketa nagusiak,
kamera eta proiektagailu bezalakoak, OpenGL bidez egiten ditu.
- Efektu guztiek ez dute onartzen OpenGL-ren azelerazioa.
Honako efektuek onartzen dute OpenGL: distira, gako-kromatikoa, gako-kromatikoa (ÑSB),
kolore-balantzea, gurutzelarkatu, diffkey, disolbatu, irauli, fotogramak eremuetara,
izoztu fotograma, gamma, gradientea, histograma, ñabarduraren saturazioa,
interpolatu pixelak, alderantzikatu bideoa, lausotze lineala, gainjarri,
perspektiba, lausotze erradiala, GBU601, biratu, eskala, atalasea,
zooma lausotzea.
3.3.5 Buz
Metodo hau JPEG formatuko fitxategien filma seinale analogikodun konposaketan
erreproduzitzeko erabiltzen da. Video4Linux 1. kontrolatzailearen moldaketa
ezagun bat du JPEG hardwarean deskonprimitzeko. Nahiz eta irteera
analogikoa oso zaharkitua egon, kontrolatzaile berriek
BUZ ordeztu dute.
3.3.6 Raw 1394 bideo-erreprodukzioa
GNU/Linux eta Firewire konexiodun bideo-kameren arteko aurreneko interfazea
izan zen. Bideoa bideo-kamera batean erreproduzitzeko erabil
daitekeen gutxieneko bide fidagarriena da, eta nukleoko komandoen
gaineko liburutegian datza.
3.3.7 DV 1394 bideo-erreprodukzioa
GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako bigarren aldiz garatutako
kontrolatzailea da. Bideo-kameran bideoa erreproduzitzeko modurik
fidagarriena da eta nukleoaren komandoak erabiltzen ditu zuzenean.
3.3.8 IEC 61883 bideo-erreprodukzioa
GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako hirugarren aldiz garatutako
kontrolatzailea da. Ez da DV 1394 bezain fidagarria,
hala ere Raw 1394 baino fidagarriagoa da. Hurrengo garapenak hori finkatu
beharko luke. Joan http://www.linux1394.org gunera informazio gehiago
ezagutzeko eta azken kontrolatzaileak eskuratzeko.
3.4 Erreprodukzioa
3.4.1 Audioaren irteera
Honek denbora-lerroan soinua erreproduzitzean zer gertatuko den zehazten du.
- Laginak kontsolara bidaltzeko
Audioa erreproduzitzeko diskotik soinuaren zati txikiak irakurri eta
kontsola birtual batean sekuentzialki prozesatzen dira. Balio handiagoek
latentzia luzeagoa sortarazten dute nahasketako parametroak aldatzean,
hala ere erreprodukzio fidagarriagoa bultzatzen du.
Soinu-kontrolatzaile batzuk ez dute kontsolaren zatia aldatzea uzten,
ondorioz berdin dio zein baliorekin ezarri latentzia ez baita aldatzen.
Garai batean, diskotik zati handiagoak irakurri eta hauek soinu txartelean
zati txikiagotan banatzea izaten zen erreprodukzioaren kalitate altua bermatzeko modu bat.
Guzti hau aldatu egin zen kontsola birtuala 'bultzatu' modutik
'tiratu' modura bihurtzean. Errendatzeko kanalizazioaren aldi desberdinek
sarrerako datuen tasa alda dezaketenez, oso zaila izan daiteke kontsolaren zatien
tamainak deskonektatzea diskotik irakurritako zatien tamainetik.
- Audioaren desplazamendua
GNU/Linux sistemako soinu-kontrolatzaileek duten posizio zehatza adierazteko gaitasuna
nahiko txiroa da, eskaintzen badute bederen. Informazio hau beharrezkoa da
bideoa egokiro sinkronizatzeko, doitasunezkoa izan behar du. Audioaren desplazamenduak
soinuaren txartelak itzulitako posizioa doitzeko gaitasuna ematen die erabiltzaileei,
errealitatea isladatzeko. Audioaren desplazamenduak ez dio audioaren erreprodukzioari
edo errendatzeari eragiten. Bideoaren erreprodukzioari soilik eragiten dio.
Audioaren desplazamendua ezartzeko modurik errezena denbora-lerro bat sortzea da
bideoaren pista batekin eta audioaren pista batekin. Zabaldu audioaren pista eta
zentratu audioaren panoramika (estereoa). Fotograma-tasa 24 fps baino handiagoa
beharko luke izan eta lagin-tasa 32000 baino handiagoa.
Fotogramaren tamaina nahiko txikia izan beharko luke ordenagialuak fotograma-tasa
osoan errendatu ahal izateko. Nabarmendu denbora-lerroko eskualde bat 10.
segundoan hasiz eta 20. segundoan amaituz. Jaregin gradientea efektua
bideoaren pistan eta konfiguratu erabat ikusgai izateko. Jaregin sintetizadorea
efektua audioan eta konfiguratu entzungarria izateko.
Erreproduzitu denbora-lerroa 0. segundotik hasita eta ikusi gradientearen efektua
soinuarekin batera hasten al den. Ez badira biak batera hasten zabaldu audioa
eta doitu desplazamendua. Audioa bideoaren baino lehenago hasten bada, gutxiagotu
desplazamenduaren balioa. Audioa bideoaren ondoren hasten bada, handiagotu
desplazamenduaren balioa. Behin pisten erreprodukzioa sinkronizatuta dagoela,
kopiatu desplazamenduaren balioa hobespenetako Audioaren desplazamendua eremuan.
Oharra: soinu-kontrolatzaileak aldatzen badira, edo Erabili
softwarea posizioaren informazioan eremuko balioa aldatzen bada,
audioaren desplazamendua aldatu beharko da baita ere, soinu-kontrolatzaile desberdinek
ez dutelako zehaztasun berdinez neurtzen.
- Erreprodukzioaren ikuspegia
Denbora-lerroaren leihoa korritu egiten da erreprodukzioaren kurtsorea mugitzean.
Honek X zerbitzaria blokea dezake, edo denbora-lerroaren leihoa denbora luzerako blokeatuta
egotea klipak marrazten dituen bitartean.
- Erabili softwarea posizioaren informazioan
Soinuaren txartel eta kontrolatzaile askok ez dute informazio fidagarririk eskaintzen
lagin kopuruari buruz (txartela erreproduzitzen ari dena). Informazio hau beharrezkoa
da bideoaren erreprodukzioarekin sinkronizatzeko. Aukera honek ez ikusi egiten dio
soinuaren kontrolatzaileari eta software bideko tenporizadorea erabiliko du sinkronizatzeko.
- Audioa erreproduzitzea denbora errealean
Garai batean, prozesadoreen abiadura 150 MHz ingurukoa zenean, ezarpen honek etengabe
erreproduzitzea uzten zuen karga handiko aldietan. Audioaren erreprodukzioa nukleoan
lehentasun handiena edukitzera derrigortzen zuen. Gaur egun, egokiagoa da latentzia oso baxua
lortzea kontsolaren doikuntza eta soinu txartelaren irteeraren artean. Denbora
errealeko lehentasuna supererabiltzaileak soilik lor dezake.
- Audio-kontrolatzailea edo Kontrolatzailea
GNU/Linux sisteman soinu-kontrolatzaile ugari daude. Honekin soinuaren kontrolatzaile
bat aukera daiteke, baita berarentzako parametro zehatzak ezartzea ere.
Soinuaren txartelak eta dagozkien parametroak soinu-kontrolatzaileen atalean azaltzen da.
Ikusi See section Audio-kontrolatzaileak. atala informazio gehiagorako.
3.4.2 Bideoaren irteera
Denbora-lerrotik pantailara bideoa nola joaten den zehazten du.
- Erreprod. fotog. bakoitza
Bideoaren fotograma bakoitza bistaratzea eragiten du, nahiz eta audioko pisten
erreprodukzioa atzean huts egin lezaken. Aukera hau beti gaituta eduki beharko
litzateke, konprimitugabeko kodekak erabiltzen ez badituzu bederen.
1/2007 bezala, konprimitutako kodeka gehienek ez dute fotograma
jaregitea onartzen.
- Fotograma-tasa
Erreproduzitzean bistaratuko diren fotograma kopurua segundoko.
Erreproduzitzean soilik eguneratzen da.
- Dekodetu fotogramak asinkronoki
Ordenagailuak memoria asko eta PUZ bat baino gehiago badu, aukera honek
erreprodukzioaren errendimendua hobetuko du, PUZ batean bideoa dekodetuz
beste PUZean bideoa erreproduzitzen den bitartean. Erreprodukzio guztiak
aurrerantz doazela eta ez dagoela fotogramarik jareginda suposatzen da.
Alderantziz erreproduzitzeak, edo fotogramak jaregiteak, eragin negatiboa
dute.
Aukera honek memoria kopuru handia eskatzen duenez, Cinelerra kraskatu
daiteke sarrerako fotogramak oso handiak diren kasuetan.
- Eskalatze-ekuazioa
Bideoa erreproduzitzean eskalatu eta translazioa egin behar denean erabiltzen da
algoritmo hau. Ez dio 1:1 erlazioko erreprodukzioari eragiten.
- \"Hurbilenaren arabera\" luzatzeko eta uzkurtzeko
Kalitate baxuko irteera erreprodukzio azkarrarekin.
Ertz hoskatua eta mugimendu gorabeheratsua sortzen du.
- Bikubikoa luzatzeko eta bilineala uzkurtzeko
Kalitate altuko irteera, baina erreprodukzio motela. Interpolazio bikubikoa
erabiltzen da handitzeko, pittin bat lausotzen du baina ez du koskarik erakusten.
Interpolazio bilineala erabiltzen da uzkurtzeko, irudi oso zorrotzak erakusten ditu
eta zarata gutxitzen du. Bilineala moduan uzkurtutako irudiak zorroztasunaren
efektuarekin zorrotz daitezke eta bigarren maila zarata gutxiagorekin
tamaina normaleko irudiarekin konparatzen bada.
- Bilineala luzatzeko eta uzkurtzeko
Piskat handitzea behar denean, luzatze bilineala bikubikoa baino egokiagoa
dela dirudi.
- Quicktime-n bufferra:
Quicktime/AVI dekodetzaileak DVD iturburuak hobeto kudeatzen ditu
10000000 balioarekin ezartzen denean. Beharrezkoa den bilaketa
kopurua murrizten du. Disko gogorretik bit-tasa altuko iturburuak irakurtzean
errendimendua galtzen da dekodetzea motelduz. Erabilpen normalean 0 balioa eduki beharko luke.
- DVDko azpitituluak bistaratzeko
DVD IFO fitxategiek normalean azpitituluen pistak edukitzen dituzte.
Hauek MPEG dekodetzailearekin dekodetzen dira. Hautatu Gaitu azpitituluak
azpititulua dekodetzeko. Azpitituluen hainbat pista normalean zenbaki batekin
indexatuta daude, 0 baliotik hasiz. Azpitituluaren pista dekodetzeko
sartu dagokion zenbakia "DVDaren azpititulua bistaratzeko" testu-kutxan
edo erabili geziak indizearen balioa handitzeko. Joan MPEG fitxategiari
dagokion klipara baliabideen leihoan eta saguaren eskuineko botoiarekin
klik egin. Egin klik "Informazioa"n. Azpitituluaren pistaren zenbakia
behean agertuko da.
- Interpolatu CR2 irudiak
CR2 irudiak interpolatzea gaitzen du. Interpolatzea beharrezkoa da,
CR2 fitxategiko irudi gordina Bayer-en eredua delako. Interpolazioak
dcraw-ren barneko interpolazioa erabiltzen duenez, interpolatzeko
prozesua nahiko motela da. Eragiketa hau desgaitu daiteke, eta honen
ordez Interpolatu pixelak efektua erabili aurrebista azkar lantzeko.
- CR2 irudien zuri-balantzea
Interpolazioa ere gaituta egonez gero (3 kolore primarioen batura behar baitu zuri-balantzeak), CR2 motako irudietan zuri-balantzea egitea uzten du.
Zuri-balantzeak CR2 fitxategiak duen kameraren matrizea erabiltzen du.
Fotograma ilunen kenketa erabiltzen duten eragiketetan zuri-balantzea desgaitzea
egokia izaten da. Fotograma ilunak eta esposizio luzeek kolore bereko matrizea
edukitzea behar dute.
Interpolatu CR2 irudiak desgaitu eta Interpolatu pixelak efektua
erabiltzen bada, kontuz ibili, Interpolatu pixelak efektuak bai interpolazioa
bai zuri-balantzea lantzen baititu kameraren matrizea erabiliz (hobespenetako
konfigurazioari ez ikusi eginez). Fotograma ilunaren kenketa Interpolatu pixelak
efektuaren aurretik landu behar da.
- Bideo-kontrolatzailea
Denbora-lerroko bideoa normalean konposaketa-leihoan agertzen da, bai erreproduzitzean
bai txertatzeko puntua berriro jartzen denean. Bideoa konposaketa-leihora bidali ordez,
bideo-kontrolatzailea konfigura daiteke bideoa bestelako irteerako gailura bidaltzeko
erreprodukzio jarraian. Hala ere, berdin dio bideoa nora bidaltzen den, ez
baitio eragiten txertatzeko puntua berriro jartzean.
Bideo-kontrolatzaileak eta dagozkien parametroak bideo-kontrolatzaileen atalean
zehazten dira: See section Bideo-kontrolatzaileak.
3.5 Grabazioa
Hemen adierazitako parametroak Fitxategia->Grabatu... funtzioari ematen
zaizkio, erabiltzaileari fitxategi-formatua aurre-konfiguratzea baimenduz.
Fitxategi-formatua grabazio guztiei aplikatzen zaie.
Hemen ere grabatzeko hardwarea konfiguratzen da, hardwareak zehazten
baitu onartutako fitxategi-formatua (kasu gehienetan).
3.5.1 Fitxategi-formatua
Grabazioen irteerako fitxategi-formatua zehazten du. Erabilitako kontrolatzaile
motaren araberakoa da. Hautapenen menua errendatzeko interfazearen berdina da,
ikusi See section Fitxategiak errendatzea. Grabatu audioko pistak gaituta egon
behar du audioa grabatzeko. Grabatu bideoko pistak gaituta egon behar du
bideoa grabatzeko. Giltza itxurako ikonoa duten ezkerreko botoi bakoitzak
konfigurazioko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du irteerako audio eta
bideo-korronteen konpresioaren eskema (kodeka) ezartzeko. Audioa eta bideoa
Formatua menuan definitutako ontzi-formatura doituta
daude. Bilduki desberdinek audioa soilik, bideoa soilik edo biak grabatu
dezakete.
Bideo-kontrolatzaile batzuk ontzi batzuetan bakarrik grabatu dezakete.
Adibidez, DV-ek Quicktime ontzian soilik grabatzen du,
DV erabiliz bideo-konpresioaren eskema gisa. Bideo-kontrolatzailea
aldatzen bada, fitxategi-formatua eguneratuko da onartutako irteera emateko.
Fitxategi-formatua onartu gabeko formatura aldatzen bada, ez du
bideo-kontrolatzailearekin funtzionatuko.
3.5.2 Audio-sarrera
Audioa grabatzean gertatuko dena zehazten du.
- Grabazio-kontrolatzailea edo Kontrolatzailea
Hau audioa grabatzeko erabiltzen da grabazio-leihoan.
Bideoaren grabazio-kontrolatzailearen bezala konfiguratu audioa eta bideoa
korronte berdinean biltzea nahi bada. Parametro erabilgarriak kontrolatzailearen
arabera alda daitezke. Kontrolatzaile hauek Hobespenak->Erreprodukzioa fitxan
zerrendatutakoak dira.
- Gailuaren bide-izena
Normalean `/dev/' direktoriopeko fitxategi batek kontrolatzen
du soinuaren gailua.
- Bit-a
Cinelerra aplikazioak gailuan ezarriko duen bit kopurua da.
Zehaztasun hau batzutan irudizko adiera da. Soinu-kontrolatzaile batzuk 32 bit-eko
balioarekin ezarri behar dira 24 bit-ekin grabatu ahal izateko,
eta 24 bit-eko balioarekin ezartzean ez dute inolako soinurik
grabatzen. Beste soinu-kontrolatzaile batzuk berriz 24 bit-eko
balioarekin ezarri behar dira 24 bit-ekin grabatzeko.
- Kanalak
Cinelerra aplikazioak gailuan ezarriko duen kanal kopurua da.
Berdin dio zenbat kanal dauden proiektuan, hemen zehaztutako kanal
kopurua gailuan ezarriko da. 2 balioarekin ezartzen denean eta proiektuak
kanal bakarra duenean soinua ezkerreko bozgorailutik entzungo da, eta erditik
mono soinuari dagokion bezala. 1 balioarekin ezartzean, eta proiektuak
2 kanal baditu, ezkerreko kanala erdian entzun daiteke, baina ez bi kanalak
elkarrekin nahastuta.
- Laginak aldi berean idazteko
Aurrenik, audioa zati txikietan irakurtzen da gailutik. Gero hainbat zati txiki
konbinatzen dira zati handiago batean diskoan idatzi aurretik. Diskoan idazteko
prozesua bestelako modu desberdin batean egiten da. Diskoan idatziko den
zatien konbinazioaren luzera zehazten du hemengo balioak.
- Lagin-tasa grabatzeko
Berdin dio proiektuaren konfigurazioa zein den, hemen ezarritako balioa grabatzeko
erabiliko den lagin-tasa izango da. Audioko gailuak onartzen duen baliorik altuenarekin
ezarri lagin-tasa.
3.5.3 Bideo-sarrera
Bideoaren grabazioarekin gertatuko dena zehazten du.
- Grabazio-kontrolatzailea edo Kontrolatzailea
Bideoa grabatzeko erabiltzen da grabazio-leihoan.
Bideoaren grabazio-kontrolatzailearen bezala konfiguratu audioa eta bideoa
korronte berdinean biltzea nahi bada. Parametro erabilgarriak kontrolatzailearen
arabera alda daitezke. Kontrolatzaile hauek Hobespenak->Erreprodukzioa fitxan
zerrendatutakoak dira.
- Fotogramak aldi berean diskoan grabatzeko
Fotogramak kanalizazio batean grabatzen dira. Fotogramak gailuko
bufferrean sartzen dira aurrenik. Gero, buffer handi batean irakurtzen dira diskoan
idazteko. Diskoan idazteko prozesua lantzeko modua eta irakurtzeko prozesua
oso desberdinak dira. Zenbait kodekek hainbat prozesadore erabiltzen dituzte
diskoan idazteko. Hemen zehaztutako balioak aldi berean zenbat fotograma idatziko
diren disko gogorrean zehazten du.
- Gailuaren bufferreko fotogramak
Gailuan gordeko diren fotograma kopurua zehazten du irakurri aurretik,
eta sisteman egon daitekeen latentzia-tasa zehazten du fotogramak jaregin aurretik.
- Erabili softwarea posizioaren informazioan
Sinkronizatzeko bideoak audioa erabiltzen duen arren, soinu-txartel gehienek ez dute
posizioaren informazio xeherik ematen. Aukera hau hautatuz Cinelerra-k
audioaren posizioaren estimazioa egin dezake software bidez, hardwarea erabili
ordez, sinkronizatzeko.
- Sinkronizatu diskoak automatikoki
Bit-tasa altuko grabazioetan erabiliko diren disko gogorrak azkarrak izan
behar dute datuak gordetzeko, baina sistema eragilea zain egon daiteke
minutuetan eta gelditu daiteke aldi batean datuen hainbat minutu idazten duen
heinean. Honek sistema eragilea bultza dezake bere bufferra garbitzera segundo batzuen
ondoren, minutuen ordez, denbora errealeko portaera piskat hobeagoa lortzeko.
- Kapturaren tamaina
Grabatutako fotogramen tamaina adierazten du pixeletan. Proiektuko fotogramen
tamainaren desberdina da, bideo-gailu gehienek tamaina finkatuan grabatzen dituztelako
fotogramak. Gailuak ez badu onartzen emandako fotogramen tamaina,
Cinelerra kraskatu egingo da.
- Grabazio-tasa
Grabatutako fotograma-tasa proiektuko ezarpenen desberdina izanten da. Honek
grabatutako fotograma-tasa ezartzen du.
3.6 Errendimendua
Atal hau konfiguratzen igarotzen da denbora gehiena. Errendimenduaren atalaren
gauzarik nagusiena errendatzeko parametroak dira, errendatzearen elkarrizketa-koadroan
ez baitira agertzen.
- Cache-ko elementuak
Errendatzea azkartzeko, hainbat klip aldi berean irekita mantentzen dira.
Aukera honek zenbat elementu irekita egongo diren zehazten du.
Zenbaki handiegi batek memoria nahiko azkar agortu dezake, eta aplikazioa
kraskatu. Zenbaki txikiegi batek erreprodukzio motela dakar, klipak berriro
irekitzeko maiztasuna handitzen baita.
- Errendatzeari aurrehartzeko seg.
Efektu batzuk denbora bat behar izaten dute aplikatzeko.
Aukera honek hautatutako eskualdea errendatu arte diskoan idatzi gabe igaroko den
segundo kopurua ezartzen du. Errendategia erabiltzean batzutan
aurre hartu behar da lanen arteko talkarik gabeko transizioak lortzeko.
Errendategiko lan bakoitzaren kalkulua balio honekin aurre hartzen da.
Hala ere, honek ez dio atzeko planoko errendatzeari eragiten. Atzeko planoko
errendatzeek bestelako aurre hartzeko balioa erabiltzen dute.
- Derrigortu prozesadore bakarra erabiltzea
Lehenetsi gisa, Cinelerra-k sistemako prozesadore guztiak erabiltzen
saiatzen da, baina gerta daiteke batzutan prozesadore bakarra erabiltzea
nahi izatea, errendategiko bezero bat bezala. Aukera honek
prozesadore bakarra erabiltzea derrigortzen du. Gainera, sistema eragileak
normalean bigarrengo prozesadorea disko gogorra atzitzeko erabiltzen du.
Beraz, aukera hau benetan 1,25 prozesadore modua da. Parametro honen balioa
errendategiko bezeroetan erabiltzen da.
3.6.1 Atzeko planoan errendatzea
Atzeko planoan errendatzearen jatorria HDTV (Definizio Altuko TeleBista) efektuak
denbora errealean bistaratzean datza. Atzeko planoan errendatzeak
aldi baterako irteera sortzen du errendatzeko denbora-lerroa aldatzen den bitartean.
Erreproduzitzen ari den bitartean aldi baterako irteera bistaratuko da
posiblea den neurrian. Oso erabilgarria da denbora errealean oso motelak diren
trantsizio eta efektuen aurrebistetan. Errendategi bat gaitzen bada, errendategia
erabiliko da atzeko planoan errendatzeko. Honek denbora errealeko efektuak
lantzeko ahalmena eskaintzen du nahikoa PUZ nodo eta sareko banda-zabalera edukiz gero.
Hobespenak leihoko Errendimendua fitxan gaitu daiteke atzeko planoan errendatzea.
Funtzio elkarreragile bat du: Ezarpenak menua -> Ezarri atzeko planoan errendatzea.
Honek hasierako puntua ezartzen du txertatzeko puntuaren posizioraino atzeko planoan errendatzeko.
Bideoren bat existitzen bada, barra gorria agertuko da denboraren erregelan, atzeko planoan errendatu dela adieraziz.
Efektu edo trantsizio bat txertatu ondoren,
efektuaren aurretik Ezarpenak menua -> Ezarri atzeko planoan errendatzea hautatu
denbora errealean eta fotograma-tasa osoarekin aurrikusteko.
- Fotograma kopurua atzeko planoan errendatzeko
Errendategi bat erabiltzen bada soilik funtzionatzen du, bestela atzeko planoan errendatzeak
ataza bakarra sortzen du denbora-lerro osoarentzako. Hemen zehaztutako fotograma kopurua
errendategiko nodoen PUZ-abiadurarekiko eskalatuko da, eta errendategiko ataza bakarrean
erabiliko da. Zenbaki egokia 10 eta 30 artekoa izan ohi denez, sareko banda-zabalera
erabiltzen da ataza bakoitza hasieratzeko.
- Fotogramak atzeko planoan aurre hartzeko
Hau fotograma kopurua da. Lehendabizi fotograma kopuru hau errendatzen
da, ataza bakoitza atzeko planoan errendatu aurretik. Atzeko planoan
errendatzearen maila jaisten da tamaina txikiko atazekin 'aurre hartzea'
erabiltzen denean. Atzeko planoan errendatzea erabiltzen bada, zenbaki hau
0 izatea da egokiena. Efektu batzuk 'aurre hartzean' 3 fotograma
erabiltzea eskatzen dute.
- Atzeko planoan errendatzearen irteera
Atzeko planoan errendatzeak irudi-fitxategi sekuentzia bat sortzen du direktorio
batean. Parametro honek irudi-fitxategien izenen aurrizkiak zehatzen ditu.
Sekuentzia hau disko gogor azkar batean egon beharko luke, eta errendategiko nodo bakoitzak,
bide-izen berdinean oinarrituz, sekuentzia atzitzeko gai izan beharko luke.
Normalean ehun eta milaka irudi-fitxategi sortzen direnez, ls komandoak ez du
funtzionatuko atzeko planoko errendatze-direktorioan. Aukera honen
arakatzeko botoiak ere normalean ez du funtzionatuko,
baina
konfigurazio-botoiak bai ordea.
- Formatua
Atzeko planoan errendatzean erabiliko den fitxategi-formatua irudi sekuentzia izan behar du.
Irudi sekuentziaren formatuak erreprodukzioaren kalitatea eta abiadura zehazten du.
JPEG formatua nahiko ona izan ohi da kasu gehienetan.
3.6.2 Errendategia
Errendategia erabiltzeko honako aukerak ezarri behar dira. Ez ikusi egin
sistema bakunetan.
- Erabili errendategia errendatzean
Aukera hau hautatukoan, Fitxategia -> Errendatu menuko eragiketa guztiek errendategia erabiliko dute.
- Nodoak
Errendategiko nodo guztiak bistaratzen ditu, eta aktibo daudenak erakusten ditu.
Nodoaren ostalari-izena idatzi, atakaren balioa egiaztatu eta gehitu nodoa hautatuz gehitzen dira nodoak. Ehundaka nodo badituzu, edo erabiltzaile aditua bazara,
konfigurazioko elkarrizketa-koadroa erabili ordez `~/.bcast/.Cinelerra_rc' fitxategia erabil
dezakezu nodoak editatu eta gehitzeko. Jakin ezazu, eta garrantzitsua da gogoratzea,
`.Cinelerra_rc' fitxategia gainidatzi egiten dela Cinelerra-ren kopia bat ixten den
bakoitzean.
Nodoak sortzen direnean, hautatu AKTIBATU zutabea nodoak aktibatzeko edo deskatibatzeko.
Nodoak editatzeko errenkada bat nabarmendu eta sakatua aplikatu aldaketak.
- Ostalari-izena
Editatu existitzen den nodoaren ostalari-izena, edo sartu nodoaren ostalari-izena hemen.
- Ataka
Editatu existitzen den nodoaren ataka zenbakia, edo sartu nodoaren ataka zenbakia hemen.
- Ordeztu nodoa
Existitzen den nodo bat editatzean, sakatu botoi hau ostalari-izenaren
eta atakaren aldaketak aplikatzeko. Aldaketak ez dira aplikatuko botoi
hau sakatzen ez bada.
- Gehitu nodoa
Nodo berria sortzen du ostalari-izena eta ataka ezarpenekin.
- Ezabatu nodoa
Nodoen zerrendan nabarmendutako elementu guztiak ezabatzen ditu.
- Ordenatu nodoak
Nodoen zerrenda ordenatzen du ostalari-izenaren arabera.
- Berrezarri tasak
Nodo guztien fotograma-tasa 0 balioarekin berrezartzen du.
Nodoaren PUZaren abiaduran atazen tamainak eskalatzeko erabiltzen dira fotograma-tasak.
Errendategia gaituta dagoenean soilik kalkula daitezke fotograma-tasak.
- Guztirako atazak sortzeko
Ataza kopurua zehazten du errendetegiari bidaltzeko. Zenbat eta ataza gehiago
bidali, orduan eta egokiago landuko da errendategiko balantzea.
Sortuko diren atazen kopuru osoa kalkulatzeko bidertu errendetegiko
nodo kopurua (nodo nagusia ere kontutan izanik) zenbaki batekin.
1 balioarekin bidertuz ataza bakoitza nodo bati bidaliko zaio.
Nodoak 3 balioarekin bidertzean, agerian geratzen den bezala,
nodo bakoitzari 3 ataza bidaliko zaizkio. Errendategian 10 esklabu eta
maisu batek osatzen badute, 33 balioa zehaztuz balantze egokia
duen errendategia izango duzu.
3.7 Interfazea
Parametro hauek erabiltzailearen interfazearen funtzionamenduan eragiten dute.
- Indizeen fitxategien kokalekua
Garai batean, disko gogorrentzako 4 MB/seg abiadura oso azkarra zenean,
indizeen fitxategiak sartu ziren audioaren pistak bizkor marrazteko.
Aukera honek indizeen fitxategiak disko gogorrean non kokatuko diren zehazten du.
- Indizeen fitxategiaren tamaina
Aukera honek indizeen fitxategi baten tamaina zehazten du.
Indizearen tamaina handiagoak fitxategi txikiak bizkorrago marraztea eragiten duen
bitartean, fitxategi handien marrazketa moteltzen du. Indizearen tamaina txikiagoak
berriz fitxategi handiak bizkorrago marraztu erazten du, eta fitxategi txikien marrazketaren
abiadura moteldu.
- Indizeen fitxategi kopurua
Indizeen direktorioa kudeakaitza ez izateko indizeen fitxategi zaharrak ezabatu egiten dira.
Direktorioan gordeta edukiko diren indizeen gehienezko fitxategi kopurua zehazten du aukera honek.
- Ezabatu indize guztiak
Aukera honek indizeen fitxategi guztiak ezabatzen ditu indizeen tamaina
aldatzean edo gehiegizko indizeen fitxategiak garbitzea nahi duzunean.
- Orduak:minutuak:segundoak.xxx
Denboraren hainbat adierazpen edo formatu ematen dira.
Hautatu zuretzako egokiena dena. Denboraren adierazpena aldatzeko Ktrl tekla
sakatuz denboraren erregelan klik egin dezakezu.
- Erabili koadro txikiak
Baliabideen leihoak klipen koadro txikiak bistaratzen ditu lehenetsi gisa.
Klipen koadro txikiak marrazteak denbora piskat behar izaten du. Aukera honek
koadro txikien marrazketa desgaitzen du.
- Zer egin klik egitean sarrerako/irteerako puntuetan
Sarrerako/Irteerako puntuak arrastatzean editatzeaz gain, Cinelerra-k beste hiru eragiketa
definitzen ditu sarrerako/irteerako puntuak arrastatzean lantzeko. Saguaren
botoi bakoitzaren portaera hauta dezakezu hemen. Edizio moduan dagoen erabilera
bakoitzari buruzko informazioa edizioan aipatzen da.
- Bolumenaren gutxieneko dB
Soinuaren iturburu batzuk beste batzuen baino zarataren atalase baxuagoa dute.
Zarataren atalasea baino baxuagoak zentzugabeak dira. Aukera honek boluman-maila
baxuena zehazten du, hortik beherakoak mozteko. Kontsumitzaile arruntentzako
soinu-txartelen maila baxuena -65 izan ohi da. Soinu-txartel profesionalen
maila baxuena berriz -90 izan ohi da. Irakurri See section Soinu bolumenaren leihoa atala.
- Bolumenaren gehienezko dB
Aukera honek boluman-maila altuena zehazten du, hortik gorakoak mozteko.
Berdin dio zein balio duen, soinu-txartelek ezin dute 0 dB baino soinu
altuagoak erreproduzitu.
Soinu-uhin batek muga zenbatean gainditzen duen erakusteko bakarrik erabiltzen da balio hau.
Irakurri See section Soinu bolumenaren leihoa atala.
- Gaia
Cinelerra-k hainbat gai onartzen ditu. Hautatu bat eta berrabiarazi Cinelerra
itxuraren aldaketa aplikatzeko.
3.8 Honi buruz leihoa
Atal honek honako informazioa eskaintzen du: copyright-a; uneko konpilazioaren
data; bermerik gabeko lizentzia; eta zenbait liburutegiren bertsioak.
Ziurtatu zaitez bermerik gabeko lizentziarekin ados zaudela.
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.