| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Errore bat aurkitzean, aurrenik http://bugs.cinelerra.org gunea (ingelesez) bisitatu, beste norbaitek errore berdinari buruz berri eman duen jakiteko. Beste inork ez badu errorearen berri eman, erroreari buruzko txostena bete dezakezu. http://bugs.cinelerra.org gunean ez bazaude harpidetuta, kontu berri bat sortu beharko duzu. Behin harpidetuta zaudela, erroreari buruz berri eman ahal izango duzu, honako informazioa eskainiz:
gdb cinelerra run thread apply all bt Ez izan zalantzarik, errorea finkatzeko erabilgarria izan daitekeen edozein fitxategi erantsi, adibidez pantailaren kaptura bat. gdb tresnaren irteera erabilgarriagoa da Cinelerra arazteko ikurrekin konpilatu denean. Irakurri See section Arazketako ikurrekin konpilatzea atala konpilazioaren xehetasunak ezagutzeko.
Gainera, Cinelerra CV-ek fitxategi zehatz bat kargatzean errorea gertatzen bada, laguntza handikoa izango da fitxategi horren zati txiki bat bidaltzen baduzu. Honela, erroreak finkatzen aritzen diren bolondresek fitxategi horrekin probak egin eta arazoa non dagoen errazago aurkituko dute.
Aurrenik, ZORAN-en kapturaren taula atzitu behar da Buz bideo-kontrolatzailea erabiliz Ezarpenak -> Hobespenak -> Grabazioa eta Hobespenak -> Grabazioa menuan. Errendimendua hobetzeko trikimailu batzuk azaldu dira See section Errendimendua hobetzea atalean.
Behin doitutakoan, Buz kontrolatzailea blokeatu egin ohi da grabazioaren buffer kopurua handiegia bada. Ziurtatu Hobespenak -> Grabazioa -> Gailuaren bufferreko fotogramak eremuak 10 balioa baino txikiagoa edukitzeaz.
Batzuetan bi klip edo filmaren zati bata bestearengandik oso gertu egongo dira. Arrastatzea nahi den muntaketaren muga aurreko mugatik oso gertu egon daiteke. Arrastatzen saiatzean, aurrekoa edo hurrengoa arrastatu ohi da. Arazo hau gainditzeko denbora-lerroaren zoomaren maila handiagotu.
Fitxategi bat kargatzean Cinelerra blokeatzeko arrazoi nagusiena fitxategia sortzeko erabilitako kodeka Cinelerra-k ez duela onartzen izan daiteke. Beste arrazoi bat Cinelerra koadro txikiak sortzen ari dela baliabideen leihoan izan daiteke. Irudi kopuru handia kargatzen ari bada, programak irudi bakoitza deskonprimitu behar du dagokion koadro txikia sortzeko. Ezarpenak -> Hobespenak -> Interfazea menuan desgaitu Erabili koadro txikiak baliabideen leihoan aukera arazo hau saihesteko.
Grabazioko fotogramen kapturaren abiadura bideoaren jatorrizko fotograma-tasa baino askoz ere motelagoa bada, denbora igarotzean grabazioaren bufferrean pilatzen joango dira, eta piskanaka audioaren eta bideoaren arteko sinkronizazioa galtzen joango da. Arazo hau saihesteko, gutxiagotu Gailuaren bufferreko fotogramak eremuko kopurua (Hobespenak -> Grabazioa elkarrizketa-koadroan), honela soberan dauden fotogramak baztertu egingo dira bufferran gorde beharrean.
Bi efektuek matematikako kalkuluak burutzeko liburutegi berdina erabiltzen dute. Gamma efektuak pow funtzioa erabiltzen du zenbaki bat berretzeko, lausoa efektuak berriaz exp funtzioa erabiltzen du berreketak kalkulatzeko. Arrazoi bitxi bat dela eta, pow funtzioa erabiltzean exp funtzioak funtzionatzeari utzi egiten dio. Cinelerra-k erabiltzen duen liburutegi matematikoaren arazo esklusiboa da, eta Cinelerra-k ez dauka honekin inolako ardurarik. Arazo hau gainditzeko, egokiena Gamma efektua Lausotu efektuaren atzetik erabiltzea da.
KDE mahaigainean Klipper aplikazioa erabiltzen ari bazara, desgaitu ezazu edo saguaren eskuineko botoiarekin ataza-barrako bere ikonoan klik egin eta hautatu Konfiguratu Klipper, eta ziurtatu Saihestu arbela hutsa ez dagoela hautatuta.
Instalazio berri bat landu. Ziurtatu aurreko instalazioko liburutegiak ez daudela
instalatuta. Ezabatu `$HOME/.bcast/' direktorioa ere.
rm -f /usr/local/lib/libguicast*
rm -f /usr/lib/libguicast*
rm -f /usr/local/lib/libquicktimehv*
rm -f /usr/lib/libquicktimehv*
rm -f /usr/local/lib/libmpeg3hv*
rm -f /usr/lib/libmpeg3hv*
Honako errorea agertzen bada: Aborted, MWindow::init_theme:
Theme Blond not found, orduan:
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.