| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Cinelerraren pakete guztien eduki orokorra da.
Cinelerra-k ordenagailuko azpisistema guztiak eskatzen ditu: bideoa irakurtzea, dekodetzea eta erreproduzitzeak sistemaren prozesamendu asko erabiliko dutelako. Honela, Cinelerra-ren errendimendua eta erabilgarritasuna bideo-formatuaren (SVCD, DV, HDV, HD, e.a.) arabera izango da, eta nola ez, ordenagailuaren PUZ, S/I busaren abiadura, bideo eta memoriaren arteko bus-aren arkitekturaren arabera. Hortaz, audioarekin soilik edo bereizmen baxuko bideo-formatuarekin lan egiteko ahalmen gutxiago duten ordenagailuak nahikoak dira. Hala ere, sistema bera larriki motelduko da bereizmen altuagoko formatua erreproduzitzen hastean, DV formatua adibidez. Audioaren efektu eta pista anitzek okertu dezakete arazo hauek. Murriztapen hauek kontutan izanik, Cinelerra exekutatzeko aholku batzuk zerrendatuko dira:
Cinelerra instalatzeko GNU/Linux sistema eguneratua edukitzea komeni da, XFree86 edo Xorg sistemarekin, eta ongi exekutatzen diren audioa kudeatzeko zenbait software. Gainera, honako liburutegiak ere sisteman instalatuta eduki behar dira (zerrenda partziala):
Cinelerra instalatzeko modurik erosoena RPM paketea deskargatzea
eta instalatzea da. Instalatzeko erabili honako komandoa:
rpm -U --force --nodeps hvirtual*.rpm
Fedora sisteman.
RPM onartzen ez duten sistemetan rpm2cpio izeneko tresna
erabil daiteke. Deskargatu Cinelerraren RPM paketea eta `/'
direktorioan exekutatu:
rpm2cpio hvirtual*.rpm | cpio -i --make-directories
Honek ez du beti funtzionatzen, sardetutako C liburutegi asko daude,
bata bestearekin bateraezina izanik. Hau da arrazoi nagusiena
hasieratik konpilatzea gomendatzeko.
Cinelerra CV instalatzeko kodearen iturburua deskarga eta konpila dezakezu. Konpilazioa lantzeko Cinelerra CV-ren bertsio eguneratuena erabiltzea komeni da..
svn checkout svn://svn.skolelinux.org/cinelerra/trunk/hvirtual svn update svn checkout -r <adarra>
svn://svn.skolelinux.org/cinelerra/trunk/hvirtual
cd hvirtual
autoreconf -i --force
./configure --with-buildinfo=svn/recompile ./configure --help
make
sudo make install
Oharrak:
./configure
komandoa `--enable-mmx' aukerarekin. Hau eginez gero, `--without-pic'
aukera ere erabili beharko zenuke, bestela konpilazioak huts egingo baitu.
./configure --prefix=/usr --enable-x86 --enable-mmx --enable-freetype2
--with-buildinfo=svn/recompile CFLAGS='-O3 -pipe -fomit-frame-pointer
-funroll-all-loops -falign-loops=2 -falign-jumps=2 -falign-functions=2
-ffast-math -march=pentium-m -mfpmath=sse,387 -mmmx -msse'
./configure komandoarekin
(ordeztu `xxx' konpilatuko den adarraren zenbakiarekin): ./configure prefix=/usr cd po sudo make install cd /usr/local_cinelerra/r960 ./cinelerra_r960
Cinelerra CV kraskatzen bada, arazketako ikurrekin konpila dezakezu eta arazketako gdb programaren barruan exekutatu. Gdb tresnarekin bistaratutako informazioak xehetasun gehiago du eta CV bertsioko garatzaileei laguntzen die akatsak azkarrago aurkitzen eta konpontzen.
Aurrenik, lortu kodearen iturburua SVN biltegitik. Ondoren
exekutatu honako komandoak:
cd hvirtual
nice -19 autoreconf -i --force
mkdir ../hvdbg
cd ../hvdbg
nice -19 ../hvirtual/configure CXXFLAGS='-O0 -g' CFLAGS='-O0 -g'
--with-buildinfo=svn/recompile
cd quicktime/ffmpeg
nice -19 make CFLAGS='-O3'
cd ../..
nice -19 make
nice -19 make install
See section Erroreen berri ematea, gdb tresnaren barruan Cinelerra exekutatzeari buruz.
Cinelerra exekutatzeko modurik errezena /usr/bin/cinelerra komandoa
exekutatzea da.
Komando-lerroko aukerak zerrendatzeko idatzi: cinelerra -h.
Hurrengo ataletan aukera hauek deskribatzen dira. Komando-lerrotik errendatzeko
ikusi See section Fitxategiak errendatzea. atala.
Andraz TORI-ek mantentzen ditu Cinelerra CV konpilatzeko arauak Debian Sid adarrean. Sid adarreko .deb pakete bitarrak ere berak konpilatzen ditu. Pakete hauek SVN biltegiko argitalpen ez ofizialetik eskuratutako iturburuekin konpilatuta daude. Debian Sid adarreko paketeak honako gunetan aurki daitezke:
deb http://www.kiberpipa.org/~minmax/cinelerra/builds/sid/ ./
deb http://www.kiberpipa.org/~minmax/cinelerra/builds/pentium4/ ./
deb http://www.kiberpipa.org/~minmax/cinelerra/builds/pentiumm/ ./
deb http://www.kiberpipa.org/~minmax/cinelerra/builds/athlonxp/ ./
deb http://labbs.net/~vale/debian ./
Oharra: Cinelerra-k honako errorea ematen badu:
cinelerra: relocation error: /usr/lib/libavcodec.so.0.4.8:
undefined symbol: faacDecOpen
honako komandoa exekutatu supererabiltzaile ('root') gisa:
apt-get install --reinstall libfaad2-0=2.0.0-0.5
Debian banaketa ofizialeko biltegian aurkitzen ez diren zenbait betekizun
osatu behar dituzu. Sistemako `/etc/apt/sources.list' fitxategian honako
lerroa gehitu (Christian Marillat-en biltegia da):
deb http://www.debian-multimedia.org/ sid main
Zerbitzari-ispilua erabiltzeko Marillat-en gakoa zure gako-sortan gehitu behar duzu:
gpg --keyserver hkp://wwwkeys.eu.pgp.net --recv-keys 1F41B907
gpg --armor --export 1F41B907 | sudo apt-key add -
Ezin baduzu sudo erabili, landu honakoa supererabiltzaile ('root') gisa:
gpg --armor --export 1F41B907 | apt-key add -
FINKATZEKO
Gentoo GNU/Linux banaketan Cinelerra CV instalatzea zuzeneko gauza da.
Soilik honakoa idatzi:
emerge cinelerra
supererabiltzaile gisa eta berak instalatu eta exekutatuko du inolako arazorik gabe.
Knoppix banaketa berezi bat da, CD edo DVD motako euskarrian GNU/Linux sistema eragile abiarazgarria du, hardwarea automatikoki detektatzeko gaitasunarekin: txartel grafikoak, soinu-txartelak, SCSI eta USB gailuak, e.a. Knoppix banaketa probako GNU/Linux gisa erabil daiteke, baita hezkuntzako CD gisa edo sistema berreskuratzeko ere. Gainera produktu komertzialak erakusteko baliagarria da. Ez da beharrezkoa Knoppix disko gogorrean instalatzea. (http://www.knoppix.org gunetik eskuratua)
Cinelerra duten Knoppix banaketa ezagunenak:
FINKATZEKO
Agian, Cinelerra Mandriva banaketan konpilatzeko dagoen aldaketa nagusiena liburutegien mendekotasun egokiekin dauka zerikusia. Beharrezko liburutegiak (eta beraien garapenerako paketeak) instalatutakoan konpilazioa gozo lantzen da.
Rafael DINIZ-ek konpilatzen ditu Cinelerraren paketeak Slackware banaketarentzako.
SuSE 9 banaketarako RPM paketeak CVS biltegitik konpilatzen ditu Kevin BROSIUS-ek, eta honako gunean daude eskuragarri: http://cin.kevb.net/files/RPM/
FINKATZEKO
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.