| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Errendatzeak denbora-lerroko atal bat hartzen du, muntaketa guztia landu (efektuak eta konposaketak) eta filme hutsa fitxategi batean gordetzen du. Behin errendatze prozesua fitxategi batean gordetakoan, iturburuko klip guztiak ezaba ditzakezu (nahi izanez gero), errendatutako fitxategia filme-erreproduzigailu batean erreproduzitu, edo jarraitu filmearen muntaketa Cinelerra aplikazioan. Azken kasu honetan, oso zaila da filme hutsean muntatze-erabakiak berriro ikutzea, eta ondorioz mantendu iturburuko klipak eta XML fitxategiak egun dezente proiektua errendatu eta gero (baliteke hauek behar izatea eta).
Errendatze-eragiketa guztiak denbora-lerroko eskualde batean oinarritzen dira errendatzeko. Eskualde hori definitu behar duzu denbora-lerroan. Nabigazioaren atalak eskualdeak definitzeko azalpenak ditu. See section Denbora-barra. Errendatzeko funtzioek eskualdea definitzen dute arau-multzo batean oinarrituz. ESkualde bat nabarmentzen denean, edo sarrerako eta irteerako puntuak ezartzen direnean, eragindako eskualdea errendatzen da. Eskualderik ez denean nabarmentzen, txertatzeko puntuaren atzetik dagoen edozer errendatzen da. Txertatzeko puntua pista baten hasieran kokatzearekin bakarrik, sarrerako eta irteerako puntu gutiak kenduz, pista osoa errendatuko da.
Multimediako edukia disko gogorrean ekoizteko biderik azkarrena fitxategi bakar batean errendatzeko funtzioa da.
Joan Fitxategia -> Errendatu menua, edo sakatu Maius+R, errendatzearen
elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Sakatu
lupa
fitxategi hautapenaren elkarrizketa-koadroa bistaratzeko. Azken elkarrizketa-koadro
horretan, fitxategiaren izena zehaz dezakezu, errendatutaako fitxategia gordetzeko
eta kodeketaren parametroak zehaztu.
Errendatze-leihoa
Errendatzearen elkarrizketa-koadroan, hautatu formatu bat Formatua menuan. Hautatutako formatuak audioa, bideoa edo biak errendatuko diren zehazten du. Hautatu Errendatu audioko pistak botoia audioko pistak sortzeko, eta Errendatu bideoaren pistak bideoaren pistak sortzeko.
Botoi bakoitzaren alboan dagoen
giltza
hautatu amaierako fitxategia kodetzean erabiliko den konpresioaren parametroak
doitzeko. Hautatutako formatuak ez badu audioa edo bideoa gordetzen uzten,
ezin izango da konpresioaren parametrorik doitu. Errendatu audioko pistak edo
Errendatu bideoaren pistak aukerak gaituta badaude, eta fitxategiaren formatuak
ez badu uzten, errorea gertatuko da errendatzen saiatzean.
Denbora-lerroan aurkitzen den etiketa bakoitzeko fitxategi berri bat sortzen du Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukerak. Oso erabilgarria da audioko grabazio luzeak banandutako fitxategietan zatitzeko. Errendategia erabiltzean, Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukerak errendatzeko ataza bat sortzen du etiketa bakoitzeko, barneko balantzearen algoritmoa erabili ordez (errendategia osatzen duten ordenagailuen artean atazak banatzeko erabiltzen dena).
Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukera hautatzean, irteerako fitxategi bakoitzeko fitxategi-izen berri bat sortzen da. Errendatzearen elkarrizketa-koadroan ematen den fitxategi-izenak 2 digituko zenbakia badu, zenbaki hori beste zenbaki desberdin batekin ordeztuko da, zenbaki hori 1 balioarekin gehituz sortzen den fitxategi bakoitzeko. 2 digituko zenbakirik ez badago, Cinelerra-k automatikoki zenbaki desberdin bat erantsiko dio izenaren atzetik fitxategi bakoitzeko.
Adibidez, `/hmov/pista01.wav' fitxategi-izena ematen bada, `01' zatia gainidatzi egingo da irteerako fitxategi bakoitzeko. Bestalde, `/hmov/pista.wav' izena ematen bada, aurreneko irteera `/hmov/pista.wav01' izango da, eta beste guztiek zenbaki hori gehitzen joango dira 1 balioarekin.
Portaera hau errendategia gaituta dagoenean soilik gertatzen da, edo Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukera hautatuta dagoenean.
Azkenik, errendatzearen elkarrizketa-koadroak txertatzeko modua hautatzea uzten du. Fitxategiak kargatzean bezala funtzionatzen du txertatzeko moduak. Kasu honetan, Ezer ez txertatu hautatzean errendatu ondoren sortzen den fitxategia sistemako disko gogorrean kopiatuko da, Cinelerra-n irekita dagoen proiektuan ezer aldatu gabe. Txertatzeko beste estrategiek berriz uneko proiektuaren denbora-lerroa aldatzen dutenez, estrategia horietariko bat erabiltzean ziurtatu denbora-lerroa prest dagoela sortutako fitxategia txertatzeko. See section Muntaketa. Errendatzea amaitzean txertatuko da sortu berri den fitxategia.
Ohartuko zara audioa edo bideoa bakarrik errendatutakoan Itsatsi txertatzeko estrategiaren portaera itsatsi eragiketa arrunt baten antzekoa izango dela, denbora-lerroan hautatuta dagoen eskualdea ezabatu eta errendatutako datuak soilik itsatsiko dituela. Audioa bakarrik errendatzen baduzu, baina bideoaren pistak ainguratuta badaude, bideoaren pistak trunkatu egingo dira (audioaren pisten antzera), baina errendatutako irteera audioaren pistetan soilik itsatsiko da.
Proiektu asko multimediako hainbat fitxategietan errendatzea nahi baduzu, Errendatu elkarrizketa-koadroa erabili gabe, Fitxategia -> Batch-ekin errendatzea menua erabili. Funtzio honi muntatze-erabakien zerrenda (EDL) bat edo gehiago eman behar zaizkio errendatzeko, eta irteerako fitxategiak bakoitzeko. Cinelerra-k automatikoki EDL bakoitza kargatu eta errendatzen du erabiltzailea arduratu gabe. EDL fitxategi bakoitza, eta dagokion errendatutako irteera, batch bat da. Multimediaren eduki ugari prozesatzea uzten du, eta ordenagailu oso garesti bati etekina ateratzen dio. Adibidez, egunean zehar landutako proiektuak gabean batch moduan prozesatzeak sistemaren erabilpena hobetzen du, eta erabiltzailearen denbora aurreztu.
Batch moduan lan egiteko, aurrenik errendatuko diren proiektuak definitu behar dira. Batch-ekin errendatzeak EDL fitxategi bat eskatzen du errendatuko den batch bakoitzeko. Proiektu bakoitzeko errendatuko den eskualdea definitu behar da eskualdea nabarmenduz, sarrerako eta irteerako puntuak ezarriz, edo txertatzeko puntua eskualdearen hasieran kokatuz. Ondoren, proiektua EDL bat bezala gorde behar da. Honela nahi adina proiektu defini daitezke. Errendatzaileak EDL fitxategiaren eskualde aktiboarekin bakarrik lan egiten du.
Errendatuko diren proiektuak prest daudenean (EDL fitxategi guztiak prestatutakoan), Fitxategia -> Batch-ekin errendatu aukera abiarazi. Honek elkarrizketa-koadro bat bistaratuko du. Batch-ekin errendatzea elkarrizketa-koadroa fitxategi bakarra errendatzea baino zerbait konplexuagoa da.
Batch-en zerrenda bat zehaztu behar da errendatzeko eragiketarekin hasi aurretik. batch-en taula elkarrizketa-koadroaren behean agerten da, eta Batch-ak errendatzeko izena dauka. Taula honen gainean, batch bakarraren parametroen konfigurazioa agertzen da.
Fitxategi bakarra izan balitz bezala, honako parametroak doitu: Irteerako bide-izena, Formatua, Audioa, Bideoa eta Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu. Parametro hauek batch bakar bati aplikatzen zaizkio. errendatzeko parametro estandar hauetaz gain, EDLaren iturburua hautatu behar da batch-ean erabiltzeko. Horretarako erabili EDLren bide-izena.
Batch-ak errendatzeko zerrenda hutsik egonez gero, edo ezer ez badago hautatuta, sakatu Berria botoia batch berri bat sortzeko. Batch berriaren parametroak doitu berri diren parametroekin bat etorriko dira.
Parametro berdinekin batch gehiago sor daitezke. Horretarako sakatu Berria botoia nahi adina aldiz. Edozein batch-en konfigurazioa alda daiteke: hautatu batch bat taulan eta doitu gaineko parametroak. Hautatutako batch-a beti mantentzen da gainean bistaratutako informazioarekin.
Batch-ak lekuz alda daitezke taulan, batch baten gainean klik egin eta arrastatu nahi den kokalekura, eta honela errendatuko diren ordena berrantola dezakezu. Batch bat betirako ezaba dezakezu Ezabatu botoia sakatuz.
Batch-en taulan zutabe bat dago batch bakoitza gaitzeko edo desgaitzeko. Honela, batch batzuk salta daitezke errendatzetik, ezabatu edo aldatu beharra izan gabe. Gaituta zutabean klik egin batch bat gaitzeko edo desgaitzeko. Gaituta badago, batch-a errendatu egingo da. Bestela, batch-a ez da errendatuko eta hurrengo gaitutako batch-a errendatuko da.
Taulako beste zutabeak informazioa eskaintzeko bakarrik erabiltzen dira.
Gaituta dagoen aurreneko batch-a errendatzen hasteko, sakatu Hasi botoia.
Errendatze-prozesua behin hasitakoan, leiho nagusiak batch bakoitzaren progresioa erakusten du. Batch bat errendatzea amaitzean, batch-en taulako Igarotakoa zutabea eguneratu egiten da eta hurrengo gaitutako batch-a errendatzen hasiko da. Horrela gaituta dauden batch guztiekin. Errendatzen ari den batch-a kolore gorriarekin agertzen da.
Batch guztiak amaitu aurretik errendatzea gelditzeko, errendatzearen elkarrizketa-koadroa itxi gabe, sakatu Gelditu botoia.
Batch guztiak amaitu aurretik errendatzea gelditzeko, errendatzearen elkarrizketa-koadroa itxiz, sakatu Utzi botoia.
Batch-ekin errendatzearen elkarrizketa-koadrotik irtetzeko, errendatze-prozesua abioan dagoen edo ez kontutan hartu gabe, sakatu Utzi botoia.
Interpolazio bikubikoa eta HDTV Cinelerra-n garatu ziren aurreneko aldian, emaitza bakunenak ekoizteko behar zen denbora ikaragarri luzea zen, nahiz eta garai horretako bi bihotzdun Xeon 1.7 Ghz prozesagailua erabili. Errendategia erabiltzean, nahiz eta bere modurik errazenean izan, HDTV erabil daiteke eta SD denbora errealeran exekutatzen da.
Errendategiaren interfazea ikusgarria ez izan arren, 12 nodo baino gutxiagorekin erabiltzeko erraza da. Ehundaka nodo dituen errendategi batean erabiltzeko ordea nahiko korapilotsua gerta daiteke. Fitxategia -> Errendatu menuarekin deitzen zaio errendategiari, programaren hobespenetan errendategia gaituta egonez gero.
Cinelerra-k denbora-lerroan nabarmendutako eskualdea ataza kopuru batean zatitzen du, gero nodo desberdinen artean banatzen ditu atazak karga-balantzearen arabera. Nodoek atazak prozesatu eta irteerak sistemako disko gogorreko fitxategietan gordetzen dituzte. Irteerako fitxategiak ez dira kateatzen. Garrantzitsua da nodoek fitxategi-sistema berdinera, leku berean muntatuta, sarbidetzeko eskubidea edukitzea jatorrizko baliabideak eskuratzeko.
Nodo batek ezin badu baliabide bat atzitu, bere kontsolan erroreari buruz jakinaraziko du, baina nodoaren prozesua ez da hilko. Ezin badu direktorio edo irteerako klip bat atzitu, orduan baliteke errendatzeko prozesua bertan behera uztea.
Ohartu zaitez errendatzearen elkarrizketa-koadroko Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukerak Cinelerra-ren karga-balantzearen algoritmoa saihesten du. Bere ordez, etiketa bakoitzeko ataza berri bat sortzen da (erabiltzaileak kargak nahi dituen bezala banatu dituela suposatzen da). Aukera hau gaituta badago eta ez badaude etiketarik, errendatzeko ataza bakarra sortuko da.
Cinelerra-ren errendategia osaten duten ordenagailuak honela antolatzen dira: nodo maisu
bat ezartzen da, eta beste guztiak morroiak dira. Nodo maisua (edo nagusia) erabiltzailearen
interfaze grafikoa exekutatzen ari den ordenagailua da. Morroiak diren nodoak
sareko edozein lekutan egon daitezke, eta komando-lerrotik exekutatzen dira.
Nodo morroia komando-lerrotik exekutatzeko erabili honako komandoa:
cinelerra -d
Hau konfigurazio errazena da. cinelerra -h komandoa exekutatuz aukera
gehiago bistaratuko dira terminalean. Ataka zenbaki lehenetsia gainidatzi daiteke
`-d' aukeraren ondoren idatziz. Adibidez, nodo morroi baten ataka 3658 bada,
honela abiaraziko litzateke: cinelerra -d 3658
Askotan gertatzen da errendatutako irteera gainbegiratu nahi izatea eta denbora-lerroa erabiliz denborak doitzea. Bestalde, MPEG bezalako formatu batzuk ezin dira zuzenean kopiatu. Guzti honengatik, atazen emaitzak banakako fitxategietan uzten dira.
Banakako fitxategi hauek Cinelerra-n karga daitezke: sortu pista berri bat, eta Kateatu dauden pistei zehaztu kargaren elkarrizketa-koadroan. Zuzeneko kopia onartzen duten fitxategiak fitxategi bakar batean kateatu daitezke, fitxategi-formatu berdinean errendatuz eta errendategia desgaituz. Gainera, zuzeneko kopia bat lortzeko pisten dimentsioak, irteerako dimentsioak eta baliabideen dimentsioak berdinak izan behar dute.
Zuzeneko kopia onartzen ez duten MPEG edo beste formatuko fitxategiak beste aplikazio batekin kateatu behar dira. MPEG fitxategia kateatzeko komando-lerroko cat tresna erabil dezakezu.
Errendategiaren konfigurazioa See section Errendategia atalean azaltzen da. Nodo morroiek datuak fitxategi-sistema amankomun batean sarearen bidez irakurri eta idatzi egiten dutenez, ez dute disko gogorrik behar.
Hoberenik hoberenean, errendategia osatzen duten ordenagailuek errendimendu antzekoa edukitzea izango litzateke. Aurkitzen diren nodoen arabera atazak banatzen ditu Cinelerra-k. Azken zatiaz nodo geldoena arduratzen bada, gerta daiteke beste nodo guztiek (azkarragoak) geldoenak amaitu arte zai gelditu behar izatea, nahiz eta beraiek ataza askoz ere azkarrago amaitu.
Lantzea falta den batch multzo bat errendatu daiteke komando-lerroa erabiliz (interfaze grafikoa erabili gabe). Oso erabilgarria da edozer arrazoi dela eta X sistema grafikoak kraskatu bataiteke. Urruneko superordenagailu bat edukiz gero ere oso erabilgarria izan daiteke, adibide gisa, demagun norbait Euskal Herrian bizi dela eta Argentinako ordenagailu batean sarbidetzeko baimenak dituela. Kasu horretan komando-lerroa oso erabilgarria da.
Komando-lerrotik errendatzeko, aurrenik Cinelerra modu grafikoan exekutatu behar da. Hautatu Fitxategia -> Batch-ekin errendatzea menua. Elkarrizketa-leihoan sortu errendatzea nahi dituzun batch-ak. Honela batch-en zerrenda fitxategi batean gordeko dira. Doitu errendategiaren atributuak Ezarpenak -> Hobespenak menuan eta irten Cinelerra aplikaziotik. Burututako ezarpenak komando-lerrotik errendatzea exekutatzean erabiliko dira.
Komando-lerroan exekutatu honakoa: cinelerra -r
Honela falta diren batch-ak prozesatuko dira interfaze grafikoria erabili gabe. Zaila da parametro guztiak doitzea eragiketa hau lantzeko. Hori dela eta, komando-lerroan errendatzea bertan abortatu egingo da irteerako fitxategiren bat existitzen bada.
Badaude beste parametro batzuk hobespenen eta batch-en bestelako fitxategiak zehazteko. Balio lehenetsien desberdinak diren bestelako gauzak erabiltzeak lan asko eskatzen du, hori dela eta orainarte ez da probarik egin.
Errendatutako fitxategia 'mencoder' tresnarekin berriro kodetzeko, esportatu fitxategia Quicktime4linux gisa:
Mencoder kodeketaren aukerak:
mencoder -of avi -o cinelerra.avi -oac mp3lame -ovc lavc -lavcopts
vcodec=mpeg4:vbitrate=2500 cinelerra_render.mov
mencoder -of avi -o cinelerra_render.avi -oac mp3lame -ovc lavc
-lavcopts vcodec=mpeg4:vbitrate=400 -vf scale=320:240 cinelerra_render.mov mencoder input.mov -ovc xvid -xvidencopts bitrate=600:pass=1 -vf
scale=320:240 -oac mp3lame -lameopts abr:br=64 -o output.avi mencoder input.mov -ovc xvid -xvidencopts bitrate=600:pass=2 -vf
scale=320:240 -oac mp3lame -lameopts abr:br=64 -o output.avi
Scott Frase-k 'Quicktime GNU/Linuxentzako bateragarritasun diagrama' idatzi zuen. Quicktime konpresioaren eskema erabilgarrien zerrenda zehatza dauka, eta hauek Cinelerra, MPlayer eta beste zenbait multimedia erreproduzigailuekin duten bateragarritasuna azaltzen du. Dokumentu horrek bi atal nagusi ditu, bata HDV bereizmeneko formatua duen proiektu batean oinarritutakoa, eta bestea DV bereizmeneko formatua duen proiektu batean oinarrituta.
Honako gunetik deskarga daiteke:
http://content.serveftp.net/video/qtcompatibility.ods
Ohar interesgarri batzuk:
Atal honetan mpeg2 bideora esportatu eta kapitulu bakarreko DVD bat nola sortzen den azaltzen da. Metodo honek nahi duzun kodeketaren aukera doitasunez zehaztea uzten dizu, mpeg2 formatuko fitxategi bat sortuz (kontsumo arrunteko DVD erreproduzigailuen %100-ekoarkin bateragarria izanik).
mjpegtools paketeko 'mplex' tresna instalatuta egon behar da. mjpegtools paketea hvirtual banaketaren zati da, eta bertatik atera daiteke mplex tresna.
Aurrenik, Cinelerra-n proiektuaren formatua ongi definituta dagoela ziurtatu, bideoa errendatzen hasi aurretik (Ezarpenak -> Formatua). PAL formatuak 720x576 tamainako bereizmena erabiltzen du 25 f/s fotograma-tasarekin; NTSC formatuak berriz 720x480 tamaina, 29.97 f/s tasarekin.
#/bin/bash mpeg2enc -v 0 -K tmpgenc -r 16 -4 1 -2 1 -D 10 -E 10 -g 15 -G 15 -q 6
-b 8600 -f 8 -o $1
chmod 777 ~/cine_render.sh
/home/<zure_erabiltzailea>/cine_render.sh %
mplex -f 8 zure_bideo_fitxat.m2v zure_audio_fitxat.ac3 -o
bideo_audio_fitxat.mpeg
Mplex erabiltzean erroreak gertatzen badira, handitu kuantizadorearen aukera, '-q'.
mpeg2enc-en parametroak alda ditzakezu nahi izanez gero. Begiratu mpeg2enc tresnaren eskuliburua. Horren konfigurazioari buruzko xehetasun batzuk ongi etorriko zaizkizu:
Multimediaren edukia zaratatsua bada (Hi8 multimedia analogikoa, adibidez), mpegtools-eko komando batzuk gehitu `~/cine_render.sh' script-ari:
y4mshift eta y4mscaler komandoak erabil daitezke
bideoaren inguruko ertzak kentzeko. Adibidez, `cine_render.sh' script-aren
hasieran Hi8 bideoaren inguruko ertz beltzak kentzen dituzte: y4mshift -n -2 | yuvscaler -I USE_744x560+12+8 -O DVD -M BICUBIC |
yuvdenoise eta yuvmedianfilter komandoak zarata
kentzen lagunduko dute. Adibidez: yuvdenoise -F | yuvmedianfilter -T 3 | DVD batek honako osagaiak ditu:
Menu bat sor dezakezu qdvdauthor, dvdstyler, dvdwizard edo tovid bezalako aplikazio grafikoekin. Hala ere, interfaze horiek oraingoz ez dira perfektuak, akatsak dituztelako eta mugatuta daudelako.
Azpian azaltzen den metodoa interfaze grafikoa erabiltzea baino konplexuagoa izan arren, baditu bere alde onak:
Interfaze grafikoa duen aplikazioa erabiltzea nahi izanez gero,
saiatu tovid programarekin:
http://tovid.wikia.com/wiki/Main_Page
DVDaren menua sortzeko jarraitu honako urratsak:
Demagun menuaren atzeko planoan animazioa edukitzea nahi duzula. Horretarako abiarazi Cinelerra eta sortu proiektu bat menuaren atzeko planoa duena. Nahi izanez gero, gehituiozu musika. Ohartu zaitez menu hau begizta batean errepika daitekeela. Hau da, menuaren amaierara iristean hasieratik erreproduzitzen hasiko da, eta horrela behin eta berriz.
Botoiak marrazteko, bi bide dituzu:
Bideoa m2v eta ac3 formatutan errendatu arestian aipatu den cine_render.sh
metodoa erabiliz. Konbinatu audioa eta bideoa mplex tresna erabiliz,
bideo 'normalekin' egingo zenukeen antzera.
Menuaren atzeko planoa edukiko duen mpeg2 formatuko fitxategia lortuko duzu, eta gainean botoi batzuk bistaratuta Cinelerra-n gehitu badituzu.
'spumux' tresna erabili behar da botoi bakoitzaren posizioa mpeg2 fitxategiko definitzeko. Ez badituzu botoiak Cinelerra-n margotu, spumux tresnarekin botoiak jarri dagokien posizioetan.
Spumux komandoak 2 argumentu ditu:
XML fitxategiaren adibidea spumux-ek erabiltzeko:
<subpictures> <stream> <spu start="00:00:00.0" image="botoi_arruntak.png" highlight= "botoi_nabarmenduak.png" select="botoi_hautatuak.png"> <button name="1" x0="94 " y0="234 " x1="253 " y1="278" down="2" right="4" /> <button name="2" x0="63 " y0="287 " x1="379 " y1="331" up="1" down="3" right="5" /> </spu> </stream> </subpictures>
Botoiak Cinelerra-n egin badituzu, irudi horiek hutsak (%100 gardenak) bezala zehaztu behar dituzu.
Spumux-en erabiltzen diren PNG irudiek eduki beharrekoa:
Botoi bakoitzeko lerro bat dago. Lerro bakoitzak botoiaren koordenatuak ditu, botoiak beti izango dira laukizuzen formakoak:
Gainera, ikusleak urrunetik teklak sakatzean (gora, behera, ezkerrera, eskuinera) zein botoira joan behar duen mugimendua zehaztu behar duzu. Adibidez:
<button name="3" ...coordinates... up="1" down="5" left="2" right="4" />
"3" botoia hautatzen denean, urruneko kontrolean "Gora" tekla sakatzen bada "1" botoia nabarmenduko da. "Eskuinera" tekla sakatzen bada, "4" botoia nabarmenduko da.
Spumux-en XML fitxategia editatzea amaitutakoan, honako komandoa exekutatu:
spumux menua.xml < menua.mpeg > menua_botoiekin.mpeg
Honek `menua_botoiekin.mpeg' fitxategia sortuko du. Botoiak dituen
mpeg2 motako fitxategia da.
Zure bideo-fitxategiak mpeg2 formatura errendatu ondoren, eta spumux tresnarekin menu bat prestatutakoan, DVDa sortu behar duzu dvdauthor aplikazioarekin.
Gezurra dirudi baina egia da, dvdauthor-ek ere XML fitxategiak erabiltzen ditu DVDaren egitura azaltzeko. Sintaxia oso garrantzitsua da, eta .xml fitxategiaren sintaxia nola dagoen egituratua sakonki aztertu behar da. Sintaxia ez badago ongi finkatuta erreproduzigailu batzuk ez dute DVDa erreproduzituko.
'dvdauthor' tresna erabiltzen laguntzeko, hemen duzu XML fitxategien zenbait adibide.
<dvdauthor dest="/bidea/direktorioaren/edukia/dvd">
<vmgm />
<titleset>
<titles>
<pgc>
<vob file="/the/mpeg/fitxategia.mpeg" />
<post>
jump chapter 1;
</post>
</pgc>
</titles>
</titleset>
</dvdauthor>
dvdauthor tresnarentzako XML fitxategi xumea. Menurik ez duenez, `/the/mpeg/fitxategia.mpeg' fitxategia zuzenean erreproduzitzen hasiko da DVDa erreproduzigailuan sartu bezain laster.
<post> etiketapean dagoen komandoak bideoa begizta batean erreproduzitu behar dela adierazten du. DVDaren erreproduzigailua bideoaren amaierara iristen denean, bideoaren aurreneko kapitulura salto egingo du (dvdauthor-ek bideoaren hasiera dela suposatuko du, ez baita kapitulurik definitu).
DVDa sortzeko, idatzi honako komandoa:
dvdauthor -x adibide_xumea.xml
Orain adibide pittin bat konplexuagoa ikusiko dugu. DVDa erreproduzigailuan sartzen denean, menu bat bistaratuko da eta 4 bideoetatik edozein aukera dezakezu erreproduzitzeko.
<dvdauthor dest="/bidea/direktorioaren/edukia/dvd" jumppad="yes" >
<vmgm>
<fpc> jump menu 1; </fpc>
<menus>
<video format="pal" aspect="4:3" resolution="720x576" />
<pgc entry="title" >
<vob file="menua.mpeg" pause="0" />
<button name="1" > { g3=1; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
<button name="2" > { g3=2; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
<button name="3" > { g3=3; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
<button name="4" > { g3=4; jump titleset 1 menu entry root; } </button>
<post> { jump cell 1; } </post>
</pgc>
</menus>
</vmgm>
<titleset>
<menus>
<pgc entry="root" >
<pre> { if ( g3 gt 0 ) {
if ( g3 eq 1 ) { g3=0; jump title 1 chapter 1; }
if ( g3 eq 2 ) { g3=0; jump title 1 chapter 3; }
if ( g3 eq 3 ) { g3=0; jump title 1 chapter 5; }
if ( g3 eq 4 ) { g3=0; jump title 1 chapter 7; }
jump vmgm menu entry title;
}
} </pre>
<post> { jump vmgm menu entry title; } </post>
</pgc>
</menus>
<titles>
<video format="pal" aspect="4:3" resolution="720x576" />
<pgc pause="0" >
<vob file="bideoa_1.mpeg" pause="0" />
<vob file="bideobeltza.mpg" pause="0" />
<vob file="bideoa_2.mpeg" pause="0" />
<vob file="bideobeltza.mpg" pause="0" />
<vob file="bideoa_3.mpeg" pause="0" />
<vob file="bideobeltza.mpg" pause="0" />
<vob file="bideoa_4.mpeg" pause="0" />
<post> { call vmgm menu entry title; } </post>
</pgc>
</titles>
</titleset>
</dvdauthor>
`bideobeltza.mpg' fitxategia erabiltzen da 2 segundotako pantaila beltza
gehitzeko bideo bakoitzaren artean. Goazen `bideobeltza.mpg' fitxategia
sortzera:
convert -size 720x576 xc:black -depth 8 markobeltza.ppm
dd if=/dev/zero bs=4 count=960000 | toolame -b 128 -s 48 /dev/stdin
audiogabe.mpa
ppmtoy4m -S 420mpeg2 -n 50 -F 25:1 -r markobeltza.ppm | mpeg2enc -a 2
-n p -f 8 -o bideobeltza.mpv
mplex -f 8 -o bideobeltza.mpg bideobeltza.mpv audiogabe.mpa
DVDa sortu ondoren, helburuko karpetan honako direktorioan aurkituko dituzu:
`AUDIO_TS' eta `VIDEO_TS'. Probatu zure DVDa grabatu aurretik.
Horretarako joan helburuko karpetara eta idatzi honako komandoa (suposatzen
dugu xine aplikazioa instalatuta dagoela):
xine dvd:`pwd`
Komando hori exekutatuz DVDa ongi erreproduzitzen bada, disko huts batean
grabatzeko ordua iritsi da. `AUDIO_TS' eta `VIDEO_TS' direktorioak
dituen karpetan kokatuta zaudela, idatzi honako komandoa (egokitu direktorioa
DVD grabatzeko gailuari, adibidez /dev/dvdrw):
nice -n -20 growisofs -dvd-compat -speed=2 -Z /dev/dvd -dvd-video -V
VIDEO ./ && eject /dev/dvd
DVD horren kopia asko egin behar badituzu, hoberena `.iso' irudi bat sortzea da
honako komandoa erabiliz:
nice -n -20 mkisofs -dvd-video -V VIDEO -o ../dvd.iso .
Sortu berri den `../dvd.iso' fitxategia DVD disko huts batean graba
dezakezu beste komando hau erabiliz:
nice -n -20 growisofs -dvd-compat -speed=2 -Z /dev/dvd=../dvd.iso &&
eject /dev/dvd
Gomendioa: 4x baino abiadura handiagoekin ez grabatu, eta kalitate oneko DVD-R disko hutsak erabili.
DVDa erreproduzigailu zehatz batean (etxeko DVD erreproduzigailuan) probatzeko
ez daukazu DVD diskoak alferrik bota beharrik zerbait gaizki gertatuz gero,
aurreneko grabazioa DVD-RW euskarrian egin. Horretarako aurrenik
DVD-RW diskoari formatua eman:
dvd+rw-format -lead-out /dev/dvd
Gero, grabatu DVD-RW diskoa arestiko komandoekin.
Atzeko planoan errendatzeak ia denbora errealean efektuak erreproduzitzea uzten du, bestela oso motelak izango ziren bistaratzeko. Aldi baterako irteera modu jarraian errendatzen du: denbora-lerroan zerbait aldatzen denean, edo efektu berri bat gehitzen denean, atzeko planoan errendatzen hasten da eta denbora gutxira unean errendatua izan den bezala ikus ahal izango dugu Konposaketa-leihoan. Aukera hau ez edukiz gero, muntatzen ari garen proiektua erreproduzitzean gauzak saltoka bistaratuko dira, edo ez agian ez dira bistaratuko.
Errendategia lanean ari bada, atzeko planoan modu jarraian errendatuko da. Honela, denbora errealean edozein proiektu erakuts daiteke, prozesamendurako gaitasun nahikoa (nodo kopurua) duen errendategi bat edukiz.
Atzeko planoan errendatzeko joan Ezarpenak -> Hobespenak -> Errendimendua menura. Bistaratuko den elkarrizketa-koadroan funtzio elkarreragile bat dago: Ezarpenak -> Ezarri atzeko planoan errendatzea. Funtzio honek atzeko planoan errendatzen hasteko puntua ezartzen du, puntu hori sarrerako puntua da. Posizio horretan bideoa badago, denbora-lerroan marra gorri bat agertuko da, atzeko planoan errendatu den zatia adieraziz.
Askotan egokia izaten da Hobespenak -> Ezarri atzeko planoan errendatzea hautatzea efektu edo trantsizio bat txertatu ondoren, eta honela emaitza fotograma-tasa zuzenean bistaratzeko (audioaren eta bideoaren arteko sinkronizazioa galdu gabe).
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.