[ << ] [ >> ]           [Top] [Contents] [Index] [ ? ]

18. Multimediaren kaptura


18.1 Cinelerra-rekin kapturatzea


18.1.1 Cinelerra-ren grabazio-funtzioak

Hoberenik hoberenean, eduki guztia disko gogorretan, CD-ROMetan, flash memorietan edo DVDtan gordeta egongo zatekeen, Cinelerra-n kargatzea edozein artxibo bezala kargatzeko. Tamalez munduak ez du honela funtzionatzen, eta jatorrizko multimediaren iturri gutxi daude fitxategi-sistema bat bezala atzi daitezkeenak: gehienetan zinta edo ordenagailuen artean datuak transferitzeko sarrera/irteera prozedimendu bitxietan fidatzen dira. Mota honetako edukiak Cinelerra-ra inportatzeko erabiltzen da Grabazioa elkarrizketa-koadroa.

Grabazio bat egiteko aurreneko urratsa sarrerako gailua konfiguratzea da. Ezarpenak -> Hobespenak menuan parametro batzuk agertzen dira, See section Grabazioa atalean azaldutakoak. Grabazioari aplikatzen zaizkion parametroak proiektuaren konfiguraziotik independenteak dira, grabazioaren parametroak hardwarearen gehienezko gaitasunarekin bat etortzen diren bitartean, proiektuaren konfigurazioa proiektu bakoitzeko aldatzen da.

Joan Fitxategia -> Grabatu menura sarrerako/irteerako iturburu bat grabatzeko. Elkarrizketa-koadro bat agertuko da irteeraren formatua eskatuz, errendatzean gertatzen den bezala. Formatua hautatutakoan, grabazioaren leihoa eta monitorea agertzen dira.

Grabazioaren leihoa ataletan zatitzen da. Parametro asko fitxategi motaren (audioa, bideoa) arabera aldatzen diren arren, leihoaren atalak berdinak dira beti.

manual_images_en/recording

Grabazio-leihoaren atalak

Cinelerra-n grabazioa batch kontzeptuaren inguruan antolatzen da. Bere baitan, grabazioaren emaitzaren irteerako fitxategi desberdin bat definitzeko balio du batch batek. Gaur egun, kontzeptu honi ez ikusi egin dezaiokegu, eta grabatu grabazioaren manual_images_en/record botoia sakatuz.

Grabazioaren botoiak uneko irteerako fitxategia irekitzen du (aurretik irekita ez badago), eta kapturatutako datuak idazten ditu fitxategi horretan. Gelditzeko botoiak grabazioa gelditzen du. Grabatzen jarraitzeko, sakatu berriro grabazioaren botoia, eta honela grabazioaren datu berriak irteerako fitxategiaren amaierari gehituko zaizkio. Bideoaren fitxategi bat grabatzen ari bada, fotograma bakarra grabatzeko aukera dago, manual_images_en/singleframe botoia erabiliz.

Nahikoa material grabatu denean, eta prozesua gelditzea nahi denean, Txertatzeko estrategia bat hautatu behar da eta Itxi botoia sakatu.


18.1.2 Batch grabazioa

Orain 'Batch' kontzeptura iritsi gara. Batch-ak sarrerako/irteerako datuak fitxategi-sistema bat bezalakoak izatea saiatzen dira. Garai batean, batch-ak zinta bat hainbat programa desberdinetan zatitzen zuten, eta hauetako bakoitza fitxategi desberdin batean gordetzen zen (datu guztiak zinta baten jarraian gorde ordez). Fotogramen doitasuna kontrolatzeko mekanismoak garatzea koste izugarria duenez, gaur egungo batch-en erabilpena programa desberdinak grabatzea da eguneko ordu desberdinetan. Oso egokia da telebistako programak edo filmeak grabatzeko (gailu sofistikatuagoak ezin dutenak erosi ongi dakiten bezala).

Grabazioaren leihoak batch-zerrenda eta bi grabazio modu onartzen ditu: elkarreragilea eta batch. Grabazio botoia sakatzean hasten da grabazioa, eta uneko batch-a erabiltzen da gauza guztiak zehazteko, hasierako ordua ezik. Uneko batch-a lehenetsi gisa konfiguratuta dago zinta baten antzeko portaera izateko.

Batch moduan grabazioa Hasi botoia sakatzean hasten da. Batch moduko grabazioan, hasierako denbora batch grabazioaren hasierako ordua da.

Baliteke aurrenik zenbait batch sortu nahi izatea. Batch bakoitzak parametro eta doitzeko metodo batzuk ditu.

Grabazioaren leihoak uneko batch-ari buruz informazioa ematen du. Uneko batch-ak ez dauka zer batch-zerrendan nabarmendutakoarekin bat etorri beharrik. Uneko batch-aren testua gorri kolorez agertzen da batch-zerrendan. Nabarmendutako batch-a editatzen ari da batch-en edizioaren atalean. Honela, hainbat batch-en atributuak alda daitezke uneko batch-a aldatu gabe.

Grabazioaren eragiketa guztiak uneko batcha-rengain gertatzen dira. Hainbat batch badaude, bat aukera daiteke unekoa izateko. Horretarako, batch hori hautatu eta dagokion errenkadako Aktibo zutabean klik egin. Grabazioaren botoian sakatzean berehala uneko batch-a grabatzen da modu elkarreraginkorrean.

Grabazio elkarreraginkorrean edo batch-ean, uneko batch-aren grabazioa amaitzen denean hurrengo batch-a aktibatzen da. Etorkizuneko grabazio guztiak batch moduan egingo dira. Aurreneko batch-a amaitzean, hurrengoa keinuka gelditzen da bere hasierako ordua iritsi zai.

Gelditu botoiak grabazioa gelditzen du, bai modu elkarreaginkorrean bai batch moduan.

Birbobinatzeko botoia ere badago, manual_images_en/rewind. bai modu elkarreraginkorrean bai batch moduan, botoi honek uneko batch-aren fitxategia ixten du. Uneko batch-aren gaineko hurrengo grabazioaren eragiketak fitxategia ezabatuko du.


18.1.3 Sintonizatzailearen informazioa editatzea

Batzuetan, grabazioaren edo konfiguratzeko prozesuan sintonizatuko diren kanalak hautatu eta definitu behar dira grabatzeko edo erreproduzitzeko. Grabazioaren kontrolatzaileen kasuan (Video4Linux eta Buz) iturburuak definitzen ditu sintonizazio-kanalak. Buz kontrolatzailea erabiltzen bada erreproduzitzeko, sintonizazio-kanalak helburuan zehazten dira.

Sintonizazio-kanalak defini daitezke manual_images_en/channel kanalen botoia sakatuz, grabazioaren monitorearen leihoan aurkitzen da. Botoi hau sakatzean kanalen edizioaren leihoa bistaratzen da. Leiho honetan kanalak gehitu, editatu eta ordena ditzakezu. Gainera, bideo-kontrolatzaile batzuekin posiblea da irudiaren kalitatea doitzea.

Gehitu eragiketak kanala editatzeko leihoa bistaratzen du. Kanalaren izena kanal-zerrendan agertzen da. Kanalaren iturburua sintonien taulako izenari dagokion maiztasunaren balio fisikoa da.

Kanalaren edizioaren elkarrizketa-koadroan 'fina' graduatzailea erabil daiteke kanalaren maiztasuna pittin bat aldatzeko, kontrolatzaileak onartzen badu behintzat. Normak eta maiztasunen taulak biak batera iturburuak definitzeko zein maiztasun taula erabiliko den definitzen dute. Gailuak hainbat sarrera onartzen baditu, sarreraren menuak hauek hautatzea utziko du.

Hautatutako kanalak ordena daitezke, kanaletariko bat hautatuz zerrendan eta Eraman gora edo Eraman behera sakatuz zerrendan gora edo behera eramateko.

Behin kanalak definituta daudela, grabazioaren leihoan Iturburua elementua erabil daiteke grabazioko kanalak hautatzeko. Grabazioaren monitorearen leihoan ere kanalak hautatzeko gaitasun berdina dago. Gogoan izan, grabazioaren leihoan edo monitorearen leihoan egindako kanalen hautapenak uneko batch-ean gordetzen direla.

Kontrolatzaile batzuekin baliteke Trukatu eremuak aukera ikusgai egotea. Kontrolatzaile hauek ez dute beti asmatzen eremuen ordena zuzenekin, gizakien laguntzik gabe. Lerro bakoitiak eta bikoitiak nahastuta badaude, hautatu aukera hau zuzeneko ordenean grabatzeko.


18.2 dvgrab-ekin kapturatzea

'dvgrab' tresna oso eraginkorra da DV kameretik bideoak kapturatzeko. 'dvgrab' tresna komando-lerroan exekutatzen da. Tresna honek, exekutatzen hasten bezain laster, kamera erreprodukzio moduan jarriko du automatikoki, eta bideoak sistemako disko gogorrean gordetzen hasiko da. Bideoaren fitxategiak sekuentzialki etiketatuko dira, adibidez: `001.avi', `002.avi', e.a...

'dvgrab' instalatzeko, GNU/Linux banaketaren tresna egokia erabili (apt, rpm, deb, e.a.), edo galdetu dvgrab-en web gunean.

Kapturatu bideoak lau urrats errazekin:

  1. Sortu direktorio bat bideoen kapturak gordetzeko
  2. cd direktorio horretara
  3. Idatzi: dvgrab --buffers 500 eta sakatu Sartu tekla
  4. Sakatu Ktrl+C bideoa kapturatzea gelditzeko

`--autosplit' aukera oso erabilgarria da. Eszenak denbora-kodearen arabera zatitzen ditu. Tamalez, DV motako kamera digitaletik grabatzean soilik funtzionatzen du. Ez du funtzionatzen bihurgailu analogiko-digitaletik grabatzean (adib Canopus ADVC110), ezin baitu jatorrizko multimediaren denbora-koderik erabili.

Irakurri dvgrab-en eskuliburua, tresna honen funtzionalitateari buruzko xehetasun gehiago ezagutzeko.


[ << ] [ >> ]           [Top] [Contents] [Index] [ ? ]

This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.