[ << ] [ >> ]           [Top] [Contents] [Index] [ ? ]

17. Gako-fotogramak

Iraungitzea, kamera, proiektorea edo pistaren beste parametro batzuk aldatzean, lehenetsi gisa denbora-lerroaren iraupen osoan mantentzen dira. Batzuetan parametro estatikoak ezartzea ez da oso erabilgarria izaten. Normalean, kamera edo maskaren posizioak denboran zehar aldatu behar izaten dira. Maskarek objektuei jarraitu behar izaten diete. Aldaketa dinamikoak sortzen dira gako-fotogramak definituz. Gako-fotograma bat denboraren puntu zehatz bat da, eragiketa baten ezarpenak aldatzen diren puntua. Cinelerra-n ia edozein konposaketa eta efektuen parametroentzako daude gako-fotogramak.

Parametro bat doitzen duzun edonon, balioa gako-fotograma batean gordetzen da. Balioa gako-fotograma batean gordetzen bada, zergatik ez da beti aldatzen? Lehenetsi gisa gordetzen den gako-fotogramari Gako-fotograma lehenetsia deitzen zaio. Gako-fotograma lehenetsia iraupen osoari aplikatzen zaio, beste gako-fotogramarik ez badago. Gako-fotograma lehenetsia ez da inon agertzen, beti existitzen delako. Aldatzeko modu bakarra beste gako-fotograma ez-lehenetsiak jartzea da.

Ikusi menua erabiliz edozein parametroren gako-fotogramak erakusten dira. Leihoa -> Erakutsi gainjarpen-leihoa menua aukeratuz hainbat gako-fotograma mota aktiba ditzakezu era azkarrean. Leiho honetan 'Ikusi' menuko parametro bakoitza aktiba dezakezu. Gako-fotogramak hautatzean, denbora-lerroan marrazten dira, aplikatzen diren pisten gainean.

Gako-fotogramak modu desberdinean erakusten dira: kurbak, aktiboak, moduak, e.a. Jarraian gako-fotograma mota desberdinak nola kudeatzen diren azaltzen da.


17.1 Gako-fotograma kurboak

Parametro asko Bezier-en kurbetan gordetzen dira. Joan Ikusi -> iraungitu edo Ikusi -> ...zooma menura parametro horien kurbak bistaratzeko denbora-lerroan. Hautapen edo arrastatze moduan, denbora-lerroan mugitu kurtsorea kurben gainean, kurba aldatu arte. Orduan, egin klik eta arrastatu kurba emandako posizioan gako-fotograma sortzeko.

Gako-fotograma sortutakoan, egin klik eta arrastatu posizioz aldatzeko. Bigarren gako-fotograman klik egin eta kurbaren gainera arrastatzean, malda leun bat sortzen da. Gako-fotograma baten gainean klik eginez eta Ktrl+arrastatuz sarrerako edo irteerako kontrolaren balioa aldatzen da. Honek maldaren leuntasunari eragiten dio. Sarrerako eta irteerako kontrola bai horizontalki bai bertikalki posizioz alda daitezkeen bitartean, mugimendu horizontala irakurtzeko soilik erabiltzen da eta ez da kurbaren balioan erabiltzen.

Gogora dezakezu Gimp eta konposaketako maskarak Maius erabiltzen dutela kontrol-puntuak hautatzeko, beraz, zergatik denbora-lerroak Ktrl erabiltzen du? Denbora-lerroan Maius+arrastatu egiten baduzu, gako-fotograma aurreko edo hurrengo gako-fotogramaren baliora doitzen da (zein existitzen den arabera). Honela, balio konstantea duen kurba bat jar daiteke, aurreko edo hurrengo gako-fotograma kopiatu gabe.


17.1.1 Gako-fotograma kurboetan nabigatzea

Denbora-lerroan ez dago nahikoa leku kurbaren barruti zabala edukitzeko. Kurben gainean zoom bertikala egin behar duzu aldagarritasun bat lortzeko. Hau bi tresnekin lantzen da: doitzeko botoiarekin eta manual_images_en/autozoom zoomaren automatizazio menuarekin.

Doitzeko botoiak barruti bertikala eskalatzen du, hautatutako kurbaren area denbora-lerroan bistaratuz. Denbora-lerroko eskualde bat kurtsoreakin nabarmentzen bada, eskualde hori soilik eskalatuko da. Sarrerako eta irteerako puntuek ez dute eraginik zooma egin zaion eskualdeari. Alt+f sakatuz doiketaren eragiketak lantzen dira.

Zoomaren menuak kurben eskalatze bertikala aldatzen dute eskuz (2-ren multiploekin). Egin klik botoian zooma aldatzeko. Teklatuko Alt+Gora eta Alt+Behera sakatuz zooma aldatzen da.


17.2 Gako-fotograma txandakariak

'Mututu' da gako-fotograma bakarra aktibatu edo desaktibatu daitekeena. 'Mututu' gako-fotogramek zehazten dute pista prozesatuko den baina ez irteeran bistaratu. Egin klik eta arrastatu kurba hauek gako-fotograma bat sortzeko. Gako-fotogramak bi balio dituzte, ez kurben bezala: aktibo edo desaktibo. Ktrl eta Maius teklek ez dute ezer egiten gako-fotograma txandakarietan.


17.3 Gako-fotograma automatikoak

Ohartuko zinen iraungitzeko kurba gutxi batzuk konfiguratzean, txertatzeko puntua kurben inguruan mugitzean, txertatzeko puntuaren azpian iraungitzaileak kurbaren balioa adierazten duela. Portaera hau ez da bakarrik itxura polita izateko. Iraungitzaileak beraien kasa gako-fotogramak sor ditzakete gako-fotograma automatikoaren moduan. Gako-fotogramen modu automatikoa erabilgarriagoa izan ohi da kurbak arrastatze baino.

Gako-fotogramaren modu automatikoa gaitzeko aktibatu manual_images_en/autokeyframe botoia. Gako-fotograma automatikoaren moduan, parametro bat aldatzen den bakoitzean gako-fotograma bat sortzen da denbora-lerroan. Modu honek parametro askori eragiten dionez, hobeto da gako-fotograma bat behar denean soilik gaitzean, eta gero berriro desgaitzea.

Erabilgarria izan ohi da Ikusi menura joatea eta nahi den parametroa ikusgai jartzea aldaketa bat egin aurretik. Gako-fotograma automatikoa sortzen den posizioa txertatzeko puntuarena da. Denbora-lerroa aldatu egiten bada erreproduzitzen ari dela, hainbat gako-fotograma sortuko dira parametroa aldatzen duzun arabera.

Gako-fotograma automatikoaren modua desgaituta dagoenean, antzeko zerbait gertatzen da. Parametro bat konfiguratzeak txertatzeko puntuaren aurretik dagoen gako-fotograma doitzen du. Iraungitzeko bi gako-fotograma badaude, eta txertatzeko puntua hauen artean badago, iraungitzailea aldatzean aurreneko gako-fotograma aldatuko da.

Parametro asko daude gako-fotograkikoak modu automatikoan soilik sor daitezkeenak. Kurbek pistan leku gehiegi beharko luketeen parametroak dira, edo kurba batekin erraz ezin adierazi daitezkeenak.

Efektuen kasuan ere gako-fotogramak modu automatikoan soilik sor daitezke, efektu bakoitzak dituen parametro kopurua dela eta.

Kameraren eta proiektorearen mugimendua gako-fotograma automatikoaren moduan soilik animatu daitezkeen bitartean, hauen zooma kurbekin animatzen da. Hemen amaitzen da konposaketari buruzko azalpenak, konposaketa denboran zehar aldatzeko trebetasunaren mende baitago.


17.4 Konposaketako gako-fotogramak

Kamera eta proiektorearen translazioa bi parametroekin adierazten da: X eta Y. Kurbak doitzea zerbait korapilotsua gerta daiteke. Cinelerra-k arazo hau gako-fotograma automatikoekin gainditzen du. Bideoaren pista bat kargatuta dagoela, txertatzeko puntua eraman pistaren hasierara, eta gaitu gako-fotograma automatikoaren modua.

Mugitu proiektorea piska bat Konposaketa-leihoan, gako-fotograma bat sortzeko. Aurreratu txertatzeko puntua segundo batzuk. Mugitu proiektorea distantzia handiago batekin, beste gako-fotograma sortzeko eta mugimendua nabarmentzeko. Honek proiektorea adierazten duen bigarren kutxa sortuko du Konposaketa-leihoan, bi kutxak lotzen dituen marra batekin. Loturaren marra mugimenduaren bidea da. Gako-fotograma gehiago sortzen badituzu, kutxa gehiago sortuko dira. Nahi dituzun gako-fotograma guztiak sortutakoan, desgaitu gako-fotograma automatikoaren modua.

Orain, Konposaketa-leihoko graduatzailea desplazatzen baduzu, bideoaren proiekzioa denboran zehar mugituko da. Bi gako-fotograma arteko edozein puntutan, mugimenduaren bidea gorria da denbora guztian txertatzeko puntuaren aurretik, eta berde kolorekoa txertatzeko puntuaren atzetik. Funtzionalitate hau erabilgarria den edo ez zalantzan jar dezakezu, hala ere, eroso sentituko zara proiektorearen hurrengo aldaketan zein gako-fotogramak eragingo diren jakitearekin.

Aurreko gako-fotograma doitzeko, egin klik eta arrastatu gako-fotograma automatikoaren modua desgaituta dagoenean. Bi gako-fotogramen tartean bazaude, proiektorearen aurreneko kutxa doitzen da, bigarrena ukitu gabe mantentzen delarik. Gako-fotogramen arteko proiektorearen mugimendua interpolatua delako gertatzen da. Bigarren gako-fotograma doitzeko, bigarren gako-fotogramararte desplazatu beharko zara.

Lehenetsi gisa, mugimenduaren bidea marra zuzena izaten da, baina kurba bat izan daiteke kontrolen puntuak erabiliz. Ktrl+arrastatu aurreko gako-fotogramaren sarrerako edo irteerako kontrol-puntua ezarri arte. Berriro ere, Gimp-en oinarritzen gara, Maius tekla zooma egiteko erabiltzen baita. Gako-fotogramatik sarrerako edo irteerako kontrol-puntuak estrapolatu ondoren, bideoaren edonon Ktrl+arrastatuz kontrol-puntu gertuena doituko da. Kontrol-puntu bat erabat bistaz kanpo egon daitekeen arren, oraindik ere kontrolagarria izan daiteke.

Kameraren mugimendua editatzen denean, kamera adierazten duten kutxen portaera piska bat desberdina da. Kameraren animazioa argazki baten panoramikoa lantzeko erabiltzen da. Uneko kameraren kutxa ez da mugitzen arrastatzean, baina hainbat gako-fotograma badaude, kameraren kutxa bakoitza (unekoa ezik) mugitzen ari direla dirudi. Kameraren leihoak kamera bakoitzaren posizio erlatiboa unekoarekiko erakusten duelako gertatzen da.

Egoera intuitiboagoa da bi gako-fotogramen arteko mugimenduaren bidea tolesten baduzu, eta bi gako-fotogramen artean desplazatzen baduzu. Gorria eta berdearen arteko zatiketa, gako-fotogramen arteko uneko posizioa, beti dago zentratua kameraren kutxa mugitzen den bitartean.


17.5 Gako-fotogramen edizioa

Garrantzitsua: gako-fotogramak kopiatzean edo itsastean, ziurtatu ez dagoela sarrerako edo irteerako punturik denbora-lerroan.

Gako-fotogramak kendu daitezke, edo denbora-lerroko pisten artean mugitu bideoaren ebaki eta itsatsi eragiketen antzekoak erabiliz. Hala ere, Ikusi menuan hautatutako gako-fotogramak soilik jasoko dute gako-fotogramen edizioko eragiketen eragina.

Edizioko eragiketa ospetsuena kurba bat pista batetik bestera erreplikatzea da, estereo bikotea sortzeko. Aurreneko urratsa jatorrizko pista gaitzea da manual_images_en/recordpatch_up bertan Maius+klik eginez. Gero, gako-fotogramen sarrerako edo irteerako puntuak doitu, edo nahi den eskualdea hautatu. Hautatu Gako-fotogramak -> Kopiatu gako-fotogramak menua arbelean kopiatzeko. Gaitu helburuko pista Maius+klik eginez manual_images_en/recordpatch_up botoian, eta joan Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotogramak menura arbeletik itsasteko

Edizioko komandoak gako-fotogramen edizioko komandoekin lotuta daude Maius tekla erabiliz lasterbideak erabili ordez.

Gako-fotogramaren zatirik konplikatuenera eramaten gaitu honek, gako-fotograma lehenetsia. Gogoratu gako-fotogramarik ez dagoenean, oraindik ere gako-fotograma lehenetsi bat existitzen dela, non parametro globalak denbora-lerroaren iraupen osorako gordetzen dituen. Gako-fotograma lehenetsia ez da erakusten, beti existitzen delako. Zer gertaten da gako-fotograma lehenetsiaren balioa ona bada eta beste gako-fotograma ez-lehenetsien artean jartzea nahi baduzu? Gako-fotogramak -> Kopiatu gako-fotograma lehenetsia eta Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotograma lehenetsia aukerek gako-fotograma lehenetsia bihurtzen dute gako-fotograma ez-lehenetsira.

Gako-fotogramak -> Kopiatu gako-fotograma lehenetsia aukerak gako-fotograma lehenetsia kopiatzen du arbelean, denbora-lerroko zein eskualde hautatuta dagoen kontutan izan gabe. Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotograma lehenetsia aukera erabil daiteke orduan arbeletik gako-fotograma ez-lehenetsia bezala itsasteko.

Gako-fotograma noramala (ez-lehenetsia) kpoiatu baduzu, gako-fotograma lehenetsi gisa gorde dezakezu Gako-fotogramak -> Itsatsi gako-fotograma lehenetsia aukera erabiliz. Aukera hau erabili ondoren, gako-fotograma normala bihurtu lehenetsira. Ez duzu gako-fotograma lehenetsiaren balioa ikusiko gako-fotograma normal guztiak kendu arte.

Azkenik, badago modu bat gako-fotogramak kentzeko (eskualde bat hautatu eta gako-fotogramak -> garbitu gako-fotogramak aukera erabili ordez). Nahikoa da pistan gako-fotograma bat hautatu eta arrastatzea aurreko gako-fotograma baino aurrerago, edo hurrengo gako-fotograma baino harutzago.


[ << ] [ >> ]           [Top] [Contents] [Index] [ ? ]

This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.