| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Sekuentzia edo klip bat amaitzean eta beste bat hastean, portaera nagusia aurrenekoa amaitzea eta bigarrenarekin zuzenean hastea da. Trantsizioak batetik bestera igarotzeko modu bat da aldaketa bisual (edota soinu aldaketekin) desberdinekin.
Cinelerra-k audioaren eta bideoaren trantsizioak onartzen ditu. Guztiak daude zerrendatuta baliabideen leihoan.
Bideoaren trantsizioak baliabideen leihoan
Trantsizioak pista mota batean soilik aplika daitezke: Audioaren trantsizioak karpetako trantsizioak audioko pistetan soilik aplika daitezke. Bideoaren trantsizioak karpetakoak berriz bideoko pistei.
Trantsizioak erabiltzeko modurik errazena, bideo-fitxategi bat kargatu eta erdialdeko eskualde bat ebaki, edizio-puntua ikusgai egoteko denbora-lerroan. Baliabideen leihoan ireki Bideoen trantsizioa karpeta, eta arrastatu trantsizio bat zerrendatik denbora-lerroko bideoaren pistara. Orain, kutxa bat agertuko da trantsizioak beteko duen lekuan. Trantsizioa bideoaren bigarren zatian jaregin dezakezu, eta kasu horretan lehenengo eta bigarren zatien artean aplikatuko da trantsizioa.
Disolbatu trantsizioa denbora-lerrora arrastatzen
Orain, trantsizioan zehar mugi zaitezke nabigatzeko komandoak erabiliz, eta emaitza Konposaketa-leihoan ikusi. Normalean txertatzeko puntuarekin mugitzean ez da trantsizioa erakusten, bere iraupena laburregia izan ohi delako.
Ohartu beharko zatekeen denbora-lerroan trantsizioak bideo-gailuetan hardware bidezko azelerazioarekin erreproduzitzean, hardware bidezko azelerazioa aldi batean ez dela erabiliko, trantsizioa ongi errendatzeko. Behin tratsizioa amaitutakoan, hardware bidezko azelerazioa berriro aktibatuko da. Azeleraziorik ez duen gailu bat erabiltzean eragin hau ez da nabarituko.
Trantsizio bat gehitzen denean, efektu baten antzera edita daiteke. Saguaren eskuineko botoiarekin egin klik trantsizioan eta laster-menu bat agertuko da. Erakutsi aukerak elkarrizketa-koadro bat bistaratzen du, trantsizio horri dagozkion parametroekin (edukiz gero). Luzera parametroak trantsizioaren iraupena zehatzen du segundotan. Parametro horiek konfigura daitezke, trantsizio honi aplikatuko zaie eta baita antzekoak diren beste trantsizio batzuei ere (parametroak aldatzen ez badituzu bederen). Kendu aukerak trantsizioa kentzen du denbora-lerrotik.
Baliabideen leihotik trantsizioak arrastatzea eta jaregitea nahiko geldoa eta nekagarria gerta daiteke. Zorionez, baliabideen leihotik trantsizio bat arrastatzean, teklatuko U eta u teklek trantsizio hori itsatsiko dute. U teklak bideoaren azkeneko trantsizioa itsasten du, u teklak berriz audioaren trantsizioa grabazioko pista guztietan itsasten du. Txertatzeko puntua, edo sarrerako puntua, bideoaren edo audioaren zati baten gainean badago, trantsizioa zati horren hasieratik aplikatuko da.
Garrantzitsua: trantsizioa txertatzen den puntu zehatza ez da hain nabaria. Bideoaren (edo audioaren) bigarren zatiaren hasieran hasten da, eta zati horretan mugatutako denbora kopuru batean luzatzen da. Beraz, aurreneko klipak nahikoa datu eduki behar ditu bigarren zatira egingo den trantsizioan erabiltzeko. Hau da, denbora-lerroan erakusten den aurreneko zatiaren luzera diskoan gordetakoaren luzera baino txikiagoa izan behar da.
Adibidez, 'Disolbatu' trantsizioa denbora-lerroan kokatuta dagoen posizioan hasten da. Trantsizio honen iraupena segundo 1ekoa hautatzen bada, aurreneko zatiaren amaieratik ez da 0.5 segundo baino lehenago hasiko, eta ez da 0.5 segundotan jarraituko bigarren zatian. Gogoratu trantsizioa denbora lerroan kokatutako posizioan hasiko dela (aurreneko zatia amaitzen eta bigarrena hasten den posizioa hain zuzen), eta une horretatik segundo 1 iraungo duela. Hori dela eta, beharrezkoa da diskoan aurreneko bideo-zatiaren segundo bat gehiago egotea, denbora-lerroan agertzen dena baino.
Akats nahiko arrunta da 'Disolbatu' trantsizioa klip baten azkenengo fotogramaren atzean jartzea. Demagun A eta B klipen arteko trantsizio bat, A kliparen azkenengo fotogramaren atzean jartzeari buruz ari gara.
'Disolbatu' trantsizioa kokatuta dagoen posizio zehatzean hasten denez, ez dago A kliparen fotogramarik B kliparen hasierarekin iraungipena lantzeko. Beraz, Cinelerra-k A kliparen azkenengo fotograma izozten du eta B kliparen hasierako fotogramekin iraungitzen du.
A kliparen nahikoa fotograma daudela ziurtatu behar da trantsizioa hastean bistaratzeko. Fotograma horien iraupena trantsizioaren iraupenaren berdina edo handiagoa izan beharko luke.
Bideoaren bi zatiren arteko trantsizio leuna da. Zati hauei sarrerako eta irteerako zatiak deituko diegu. Trantsizioak zati batetik bestera iraungitzea eragiten du. Sarrerako zatia piskanaka gardentzen joaten da, eta bere ordez irteerakoa bistaratzen da piskanaka ere. Efektu osoak eragina izateko Luzera parametroarekin kontrola daiteke.
Kontrol erabilgarriak:
Denbora-lerroko trantsizioaren ikonoan saguaren eskuineko botoiarekin
klik egitean, honako kontrolak dituen laster-menua bistaratuko da:
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.