| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Denbora errealeko efektuez gain, beste efektu mota batzuk daude. Pistaren eskualde batean exekutatzen dira, eta emaitza disko gogorrean gordetzen da pantailan bistaratu aurretik. Normalean, emaitza pistan itsasten da, jatorrizko datuak ordeztuz.
Errendatutako efektuak ez dira baliabideen leihoan agertzen. Errendatutako efektuak eskuratzeko joan Audioa -> Errendatu efektua eta Bideoa -> Errendatu efektua menuetara. Menu bakoitzak errendatutako efektuen elkarrizketa-koadro bat irekitzen du. Errendatutako efektuak pista mota batean aplikatzen dira: audioaren pistari edo bideoaren pistari. Mota berdineko pistarik ez bada existitzen, errore bat gertatuko da.
Errendatu efektua... menua erabili aurretik denbora-lerroan eskualde bat definitu behar da efektua aplikatzeko. Sarrerako eta irteerako punturik, edo eskualderik, ez badago efektua txertatzeko puntutik filmearen amaieraino aplikatuko da. Egonez gero, sarrerako eta irteerako puntuek, edo hautatutako eskualdeak, mugatuko dute aplikatuko den eskualdea.
Gainera, efektua ainguratuta dauden pistetan soilik aplikatuko da. Beste pista guztiei ez ikusi egingo zaie.
Azkenik, errendatutako efektuak pistaren atributu batzuk prozesatzen ditu sarrerako datuak irakurtzean, baina ez guztiak. Eragindako pistetako trantsizioak aplikatu egiten dira. Desplazamendua eta efektuak ez. Honela datu berriak dagoen hautapenaren posizioan itsas daitezke, desplazamenduaren balioa aldatu gabe.
'Errendatu efektua' elkarrizketa-koadroan efektu guztien zerrenda dago, bai
denbora errealekoak bai errendatutakoak. Hemen agertzen diren denbora errealeko
efektuak ordea errendatu egiten dira, pistan aplikatu ordez. Zerrendako efektu bat
hautatu behar da exekutatu ahal izateko, eta disko gogorreko fitxategi bat zehaztu
behar da errendatutako efektua bertan gordetzeko (Hautatu fitxategia errendatzeko
eremuan).
lupak fitxategia hautatzen lagun
zaitzake.
Fitxategi-formatu bat hautatu behar da pistaren mota kudeatzeko.
giltzak fitxategi-formatua konfiguratzea
uzten ditu.
Etiketa bakoitzean fitxategi berria sortu aukera ere badago. Erauzitako CDa badago denbora-lerroan, eta hainbat fitxategitan zatitzea nahi izanez gero, etiketak izango liratee fitxategien arteko zatitzaileak aukera hau erabiltzean. Denbora-lerroa etiketekin zatituta dagoenean, eta aukera hau gaitzen denean, efektua etiketa bakoitzean berrabiarazten da. Ondorioz, egoera honetan, normalizazioaren eragiketak uneko fitxategiaren gailurra hartzen du, eta ez denbora-lerro osokoa.
Azkenik, txertatzeko estrategia erakusten da elkarrizketa-koadroan, errendatzeko elkarrizketa-koadroaren berdin funtzionatzen duelarik. Oharra: nahiz eta efektuek audioaren edo bideoaren pista bati aplikatu, txertatzeko estrategia pista guztiei aplikatzen zaie, arbeleko eragiketetan (kopiatu eta itsatsi) gertatzen den bezala.
Elkarrizketa-koadroko Ados botoi berdea sakatzean, efektuari dagokion beste elkarrizketa-koadroa agertzen da. Efektua gainera denbora errealekoa bada, bigarren elkarrizketa-koadroa agertuko da uneko konfigurazioa berresteko. Konfigurazio hori onartutakoan prozesatuko da efektua.
Irteera bakoitzaren lagin zenbakia eskalaren faktore batekin bidertzen du, sarrerari dagokion zenbakia aurkitzeko. Irteerako fitxategiaren lagin-tasa proiektuarena izango da, baina bere luzera aldatu egingo da lagin kopuruaren aldaketa adierazteko. Laginketa berriaren ondoren, audioa iragazten da aliasing-a kentzeko.
Eskalaren faktorea 2 bada, sarrerako bi laginetatik irteerako lagin batera murriztuko da, eta irteerako fitxategiak dituen laginak sarrerakoaren erdia izango da. Faktorea 0.5 bada, sarrerako 0.5 lagin bakoitza luzatu egingo da irteerako lagin oso bat betetzeko, eta honela irteerako fitxategiak edukiko duen lagin kopurua sarrerakoaren bikoitza izango da.
Denbora errealeko Aldatu fotograma-tasa - RT efektuaren (Tiratu moduan) gauza berdina lantzen du. Irteerako fotograma zenbakia eskalaren faktorearekin bidertzen du, dagokion sarrerako fotograma aurkitzeko eta sekuentziaren luzera aldatzeko. 'Aldatu fotograma-tasa - RT' ez bezala, Bideoa -> Errendatu efektua elkarrizketa-koadrotik exekutatzen da, eta bere exekuzioaren emaitza errendatu behar du.
Argi ibili, Aldatu fotograma-tasa efektuak ez baitu eskalatutako fotograma-tasa errendatutako fitxategiko fotogramak gisa erabiltzen. Luzera eskalatutako fitxategia ekoizten du, jatorrizko sekuentzia baino luzeagoa eskalaren faktorea 1 baino txikiagoa bada (baina proiektuko fotograma-tasa berdinarekin). Luzera berria jatorrizkoaren 1/(eskalaren faktorea) da.
Bideoa kamera motelean edo azkarrean sortzeko:
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.