| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
Garraio-kontrolak oso erabilgarriak dira bai klip edo multimedian nabigatzeko bai muntaiaren erreprodukzioan. Hauek nabigazioaren atalean azaltzen dira. Ikustailea, Konposaketa eta programaren leiho nagusiak garraio-panela daukate.
Garraio-panela.
Garraio-panela saguaren erakuslearekin kontrolatzeaz gain, teklatuarekin ere kontrola daiteke. Lantzen den eragiketa bakoitzeko, hasierako puntua txertatzeko puntua da programaren leiho nagusian, eta graduatzailea Konposaketa-leihoan. Amaierako posizioa denbora-lerroaren amaiera edo hasiera izan daiteke, edo hautatutako eskualdearen amaiera edo hasiera (eskualdea hautatuta egonez gero).
Amaieraren edo hasieraren orientazioa erreprodukzioaren norabidearen arabera dago. Erreprodukzioa aurrera badoa, amaierako posizioa hautatutako eskualdearen amaiera izango da. Atzerantz erreproduzitzen ari bada, amaierako posizioa hautatutako eskualdearen hasiera izango da.
Txertatzeko puntua pistaren erreprodukzioan zehar mugitzen da. Erreprodukzioa gelditzean, txertatzeko puntua erreprodukzioa gelditu den posizioan egongo da. Horrela, berriro erreproduzitzen hastean txertatzeko puntuaren posizioa aldatzen hasiko da.
Garraio-panela kontrolatzeko biderik azkarrena teklatua erabiltzea da. Garraioaren teklak T forma hartzen dute teklatu numerikoan.
4 | Atzeratu fotograma | 5 | Atzerantz motel | 6 | Atzeratu | + | Azkar atzerantz |
1 | Aurreratu fotograma | 2 | Aurrera motel | 3 | Erreproduzitu | Sartu | Azkar aurrerantz |
0 | Gelditu |
Teklatuko edozein tekla birritan sakatuz pausarazi egingo du.
Fotograma aurreratzeko funtzioek okerreko portaera dutela dirudi, baina ez da horrela. Fotograma bat aurrera joaten bada, eta gero fotograma atzera joateko agintzen bada, bistaratutako fotograma ez da aldatuko. Gauza da erreprodukzioaren posizioa ez dela fotograma, baizik eta bi fotogramen arteko denbora. Erreproduzioaren posizioak zeharkatzen duen area da errendatutako fotograma. Bi fotogramen arteko denbora bat balioarekin handitzean, eta gero bat balioarekin gutxitzean, fotograma berdina bi aldiz gurutzatu da, eta beraz, fotograma berdina bistaratu da.
Garraioaren portaera aldatu egiten da Ktrl sakatuta edukiz garraio-komando bat bidaltzean. Honek hasierako puntua sarrerako puntua izatea eta amaierako puntua irteerakoa izatea eragiten du aurrera erreproduzitzen ari denean. Atzerantz erreproduzitzean ordea, hasierako puntua irteerako puntua izatea eta amaierako puntua sarrerakoa izatea eragiten du. Ez bada sarrerako/irteerako pùnturik zehazten, portaera lehenetsira itzuliko da, txertatzeko puntua eta pistaren mugak hasierako eta amaierako puntu gisa erabiliz.
Posiblea da JogShuttle hardwarea erabiltzea(1).
| [ << ] | [ >> ] | [Top] | [Contents] | [Index] | [ ? ] |
This document was generated by Raffaella Traniello on December, 31 2007 using texi2html 1.76.