[Top] [Contents] [Index] [ ? ]

Cinelerra CV - Eskuliburua


1. Sarrera


1.1 Cinelerra-ri buruz

Urteeran zehar, erabiltzaile batzuk beraien audioa eta bideoa modu eroso batean editatzea nahi zuten, edozein dokumentu idazten den antzera. Cinelerra aplikazioa saiatzen da tresna berarekin bai audioa bai bideoa editatzeko beharrak betetzea. Grabazio, edizio eta erreprodukzio guztiak Cinelerra-rekin kudea daitezke. Argazkiak moldatzeko ere baliagarria izan daiteke.

Filmeen arloko erabiltzaileak bi taldetan sailka daitezke: ekoizleak, eduki berria sortu eta fintzeko berriro editatzen dituztenak; eta kontsumitzaileak, edukia eskuratu eta ikustea nahi dutenak. Cinelerra ez dago kontsumitzaileentzako eginda. Cinelerrak ezaugarri asko ditu, hala nola edukia deskonprimitzea, bereizmen altuko edukiak prozesatzea eta konposaketa lanak. Ekoizleek filmen muntaketak sortzeko halako funtzionalitateak behar izaten dituztenez Cinelerra oso konplexua izatera heldu da. Kontsumitzaileentzako badaude beste aplikazio errazagoak: MainActor, Kino edo Moxy beste batzuen artean.


1.2 Cinelerraren bi bertsioak

Cinelerrak bi adar ditu. Adar bat http://www.heroinewarrior.com gunean aurki daiteke, eta bestea http://cvs.cinelerra.org helbidean. Dokumentazio hau Cinelerra-CV (komunitatearen bertsioa)n murgiltzen da.

Cinelerra-ren iturburuko kode ofiziala "Heroine Virtual, Ltd (HV)" enpresak garatzen du. HV-ek bere oinarrizko kodea Cinelerraren komunitatearekin partekatzen du, baina ez du komunitateko garatzaileekin aktiboki parte hartzen. Komunitateak sortutako bertsioari (edo adarrari) Cinelerra CV deitzen zaio. HV-ek Cinelerraren bere kopia propioarekin lan egitea atsegin du, kodea gutxi gorabehera 6 hilabetero argitaratuz.

Cinelerra CV proiektuaren helburu nagusiak honakoak dira: HV-ren oinarrizko kodearen funtzionalitatea handitzea eta eduki ditzakeen erroreak konpontzea. Cinelerra CV proiektuko garatzaileek komunitatearen estiloarekin Cinelerra garatzea erabaki zuten, eta bide batez jatorrizko HV kodea sarbidetzea. Beraz, Cinelerra CV-ren kodea argitalpen ofizialaren oso antzekoa da. CVko garatzaileek erroreen adabakiak eta hobekuntzak aplikatzen dituzte (http://bugs.cinelerra.org) SVN biltegian, baita bateragarritasuna betetzeko adabakiak ere. Programatzaileek noizean behin bidaltzen dituzte adabakiak iturburua. Honela, Cinelerra CV-ek duen funtzionalitate kopurua bertsio ofizialarenak baino gehiago dira.

Beste zenbait aplikaziotan gertatzen ez den bezala, HV-ek argitaratutako bertsioa ezin da "egonkorra" bezala kaleratzen. HV-ren Cinelerra kaleratu ondoren akats edo erabil ezin diren funtzionalitate berriak egoten dira. Bertsio berri bat kaleratzen denean, CV-ko kide batek (j6t) HV-ren kodea Cinelerra CV-ren kodearekin batzen du, HV-ren hobekuntzak hartu eta CV-ren kodera bihurtuz (zuriuneak, funtzioak izendatzea, direktorioak izendatzea) HV-ren antzekoagoa izateko inplementazioaren aldaketa arin batzuekin. Batu ondoren, Cinelerra CV-ren azken kaleraketa piska bat desengokorra izan daiteke erabiltzaileek akatsak aurkitu arte. Denboraren poderioz, CV-ko garatzaileek akats hauetatik gehiengo bat finkatzen saiatzen dira. Honela, Cinelerra CV aplikazioa komunitatearen ahalegintzat har daiteke HV-ren bertsioa egonkortzeko saiakera bezala.

Arestian aipatu denez, komunitateak hobekuntza berriak gehitzen dizkio HV-ren iturburuari. Kideek garatzaile batek edo besteak egindako inplementazioei buruzko iritziak aipa ditzakete produktua egonkorragoa eta funtzionalitate hobeagoa izateko. Noiz behinka, HV-ek bere iritzia eman izan du CV-ko garatzaileek bidalitako inplementazioei buruz. Hala ere, komunitateak garatutako hobekuntza guztiak ez dira adar nagusian txertatzen; adibidez, YUV kanalizazioan errendatzea.

Ohar bat aurreko eztabaidarekin amaitzeko: batzeko prozesua landu aurretik SVN biltegiko bertsioa eskuratzen bada, batze-ondorengo CV-ren bertsioa baino egonkorragoa izango da. Argi ibiltzea komeni da existiten diren proiektuen azalpen-fitxategiekin, edo muntatze-erabakien zerrendekin, gerta bataiteke batutako CV bertsio berriarekin bateragarriak ez izatea. Cinelerraren edozein bertsioren akatsak aurkitzea nahiko erraza da. Hala ere, akats hauek argi eta garbi dokumentatzea eskatzen diegu softwarearen erabiltzaile guztiei komunitateak akats hauek ahalik eta azkarren detektatu eta konpontzeko. Komunitateak interes handia du akatsak ahalik eta azkarren zuzentzeaz. Komunitateak eskertuko lizuke akats bat aurkituz gero, akatsari buruzko txosten bat sortu eta garatzaileei bidaliko bazenie. Gure posta-zerrendara ere harpidetu zaitezke: http://cvs.cinelerra.org.


1.3 Eskuliburu honi buruz

Eskuliburu honen edizioa "1.00.EU" da, Cinelerra CV 2.1 bertsiorako. Eskuliburua birbana eta/edo alda dezakezu Software Foundation-ek argitaratutako GNU Lizentzia Publiko Orokorraren 2. bertsioan, edo (nahiago baduzu) beste berriago batean, jasotako baldintzak betez gero.

Eskuliburu hau "Secrets of Cinelerra" dokumentuan oinarritua dago, HEROINE VIRTUAL LTD-eko Adam CROSSFIRE-ek idatzitako aurreneko eskuliburu zoragarria. 2003. urtean Alex FERRER-ek eskuliburu horretan oinarritutako Wikia sortu zuen, pantailako kapturak eta gaien azalpen ugari gehituz. Garai hartan, Cinelerra CV-ek ez zuen bere eskuliburu propiorik, eta Cinelerra-ren Community Version buruzko informazioa internet osoan zabalduta zegoen (posta-zerrendak, IRCak, web guneak, wikiak, e.a.). 2006. urtean Nicolas MAUFRAIS-ek "Secrets of Cinelerra" eta Alex FERRER-ren Wikiaren edukia bateratu zituen dokumentuan.

Cinelerra-CV dokumentazioaren arduradunak:
Ingelesa: Nicolas MAUFRAIS (koordinatzailea)
Frantsesa: Jean-Luc COULON

Beste laguntzaileak: Alexandre BOURGET, Kevin BROSIUS, Carlos DAVILA, Rafael DINIZ, Pierre DUMUID, Mike EDWARDS, Martin ELLISON, Scott FRASE, Joe FRIEDRICHSEN, Gus Gus, Ben JORDEN, Nathan KIDD, Marcin KOSTUR, Valentina MESSERI, Herman ROBAK, Dana ROGERS, Jim SCOTT, Andraz TORI, Raffaella TRANIELLO.

Eskerrak eman nahi diegu GNU proiektuko taldeari, eta bereziki Karl BERRY-ri, (GNU Textinfo tresnaren mantentzaileari) eskuliburu hau sortzean eskainitako laguntzagatik.


1.4 Laguntza lortzea

Laguntza honako lekuetan aurki daiteke:


1.5 Tutoretzak

Interneten eskuragarri dauden tutoretza batzuk:


2. Instalazioa

Cinelerraren pakete guztien eduki orokorra da.


2.1 Hardwarearen eskakizunak

Cinelerra-k ordenagailuko azpisistema guztiak eskatzen ditu: bideoa irakurtzea, dekodetzea eta erreproduzitzeak sistemaren prozesamendu asko erabiliko dutelako. Honela, Cinelerra-ren errendimendua eta erabilgarritasuna bideo-formatuaren (SVCD, DV, HDV, HD, e.a.) arabera izango da, eta nola ez, ordenagailuaren PUZ, S/I busaren abiadura, bideo eta memoriaren arteko bus-aren arkitekturaren arabera. Hortaz, audioarekin soilik edo bereizmen baxuko bideo-formatuarekin lan egiteko ahalmen gutxiago duten ordenagailuak nahikoak dira. Hala ere, sistema bera larriki motelduko da bereizmen altuagoko formatua erreproduzitzen hastean, DV formatua adibidez. Audioaren efektu eta pista anitzek okertu dezakete arazo hauek. Murriztapen hauek kontutan izanik, Cinelerra exekutatzeko aholku batzuk zerrendatuko dira:


2.2 Softwarearen eskakizunak

Cinelerra instalatzeko GNU/Linux sistema eguneratua edukitzea komeni da, XFree86 edo Xorg sistemarekin, eta ongi exekutatzen diren audioa kudeatzeko zenbait software. Gainera, honako liburutegiak ere sisteman instalatuta eduki behar dira (zerrenda partziala):


2.3 RPM bat instalatzea

Cinelerra instalatzeko modurik erosoena RPM paketea deskargatzea eta instalatzea da. Instalatzeko erabili honako komandoa:
rpm -U --force --nodeps hvirtual*.rpm
Fedora sisteman.

RPM onartzen ez duten sistemetan rpm2cpio izeneko tresna erabil daiteke. Deskargatu Cinelerraren RPM paketea eta `/' direktorioan exekutatu:
rpm2cpio hvirtual*.rpm | cpio -i --make-directories
Honek ez du beti funtzionatzen, sardetutako C liburutegi asko daude, bata bestearekin bateraezina izanik. Hau da arrazoi nagusiena hasieratik konpilatzea gomendatzeko.


2.4 Cinelerra CV konpilatzea


2.4.1 Konpilazioaren ohiko prozesua

Cinelerra CV instalatzeko kodearen iturburua deskarga eta konpila dezakezu. Konpilazioa lantzeko Cinelerra CV-ren bertsio eguneratuena erabiltzea komeni da..

  1. Aurrenik lortu Cinelerra CV-ren iturburua SVN biltegitik (170 MB gutxi gorabehera). Exekutatu:
    svn checkout svn://svn.skolelinux.org/cinelerra/trunk/hvirtual
    Hain eguneratua ez dagoen iturburua eskuratu baduzu, azken bertsiora egunera dezakezu `hvirtual' direktorioan kokatuz eta honako komandoa exekutatuz ('subversion' paketea sisteman instalatuta egon behar du):
    svn update
    Bertsio zaharragoa lortzea nahi baduzu, exekutatu:
    svn checkout -r <adarra> svn://svn.skolelinux.org/cinelerra/trunk/hvirtual
  2. Joan 'hvirtual' karpetara:
    cd hvirtual
  3. Sortu `./configure' fitxategia honakoa exekutatuz:
    autoreconf -i --force
  4. Ondoren exekutatu `.configure' fitxategia:
    ./configure --with-buildinfo=svn/recompile
    Erabilgarri dauden aukera guztiak ezagutzeko exekutatu:
    ./configure --help
  5. Eta exekutatu 'make':
    make
  6. Azkenik, instalatu Cinelerra CV:
    sudo make install

Oharrak:


2.4.2 Arazketako ikurrekin konpilatzea

Cinelerra CV kraskatzen bada, arazketako ikurrekin konpila dezakezu eta arazketako gdb programaren barruan exekutatu. Gdb tresnarekin bistaratutako informazioak xehetasun gehiago du eta CV bertsioko garatzaileei laguntzen die akatsak azkarrago aurkitzen eta konpontzen.

Aurrenik, lortu kodearen iturburua SVN biltegitik. Ondoren exekutatu honako komandoak:
cd hvirtual
nice -19 autoreconf -i --force
mkdir ../hvdbg
cd ../hvdbg
nice -19 ../hvirtual/configure CXXFLAGS='-O0 -g' CFLAGS='-O0 -g' --with-buildinfo=svn/recompile
cd quicktime/ffmpeg
nice -19 make CFLAGS='-O3'
cd ../..
nice -19 make
nice -19 make install

See section Erroreen berri ematea, gdb tresnaren barruan Cinelerra exekutatzeari buruz.


2.5 Cinelerra exekutatzea

Cinelerra exekutatzeko modurik errezena /usr/bin/cinelerra komandoa exekutatzea da.
Komando-lerroko aukerak zerrendatzeko idatzi: cinelerra -h. Hurrengo ataletan aukera hauek deskribatzen dira. Komando-lerrotik errendatzeko ikusi See section Fitxategiak errendatzea. atala.


2.6 Debian


2.6.1 Debian bitarrak

Andraz TORI-ek mantentzen ditu Cinelerra CV konpilatzeko arauak Debian Sid adarrean. Sid adarreko .deb pakete bitarrak ere berak konpilatzen ditu. Pakete hauek SVN biltegiko argitalpen ez ofizialetik eskuratutako iturburuekin konpilatuta daude. Debian Sid adarreko paketeak honako gunetan aurki daitezke:

Oharra: Cinelerra-k honako errorea ematen badu:
cinelerra: relocation error: /usr/lib/libavcodec.so.0.4.8: undefined symbol: faacDecOpen
honako komandoa exekutatu supererabiltzaile ('root') gisa:
apt-get install --reinstall libfaad2-0=2.0.0-0.5


2.6.2 Debian-en eskakizunak

Debian banaketa ofizialeko biltegian aurkitzen ez diren zenbait betekizun osatu behar dituzu. Sistemako `/etc/apt/sources.list' fitxategian honako lerroa gehitu (Christian Marillat-en biltegia da):
deb http://www.debian-multimedia.org/ sid main

Zerbitzari-ispilua erabiltzeko Marillat-en gakoa zure gako-sortan gehitu behar duzu:
gpg --keyserver hkp://wwwkeys.eu.pgp.net --recv-keys 1F41B907
gpg --armor --export 1F41B907 | sudo apt-key add -
Ezin baduzu sudo erabili, landu honakoa supererabiltzaile ('root') gisa:
gpg --armor --export 1F41B907 | apt-key add -


2.7 Ubuntu

FINKATZEKO


2.8 Gentoo

Gentoo GNU/Linux banaketan Cinelerra CV instalatzea zuzeneko gauza da. Soilik honakoa idatzi:
emerge cinelerra
supererabiltzaile gisa eta berak instalatu eta exekutatuko du inolako arazorik gabe.


2.9 Knoppix

Knoppix banaketa berezi bat da, CD edo DVD motako euskarrian GNU/Linux sistema eragile abiarazgarria du, hardwarea automatikoki detektatzeko gaitasunarekin: txartel grafikoak, soinu-txartelak, SCSI eta USB gailuak, e.a. Knoppix banaketa probako GNU/Linux gisa erabil daiteke, baita hezkuntzako CD gisa edo sistema berreskuratzeko ere. Gainera produktu komertzialak erakusteko baliagarria da. Ez da beharrezkoa Knoppix disko gogorrean instalatzea. (http://www.knoppix.org gunetik eskuratua)

Cinelerra duten Knoppix banaketa ezagunenak:


2.10 Redhat

FINKATZEKO


2.11 Mandriva

Agian, Cinelerra Mandriva banaketan konpilatzeko dagoen aldaketa nagusiena liburutegien mendekotasun egokiekin dauka zerikusia. Beharrezko liburutegiak (eta beraien garapenerako paketeak) instalatutakoan konpilazioa gozo lantzen da.


2.12 Slackware

Rafael DINIZ-ek konpilatzen ditu Cinelerraren paketeak Slackware banaketarentzako.


2.13 Suse

SuSE 9 banaketarako RPM paketeak CVS biltegitik konpilatzen ditu Kevin BROSIUS-ek, eta honako gunean daude eskuragarri: http://cin.kevb.net/files/RPM/


2.14 MacOSX

FINKATZEKO


3. Konfigurazioa

Bere malgutasuna dela eta, Cinelerra ezin da optimizatu erabiltzailearen beharretara konfiguratu gabe. Zoritxarrez, oso parametro gutxi doi daitezke konpilazioko orduan. Beraz, exekuzio-denborako konfigurazioa da aukera bakarra erabiltzaile gehienentzat, hainbat parametro erabilgarri dituztelako.
Azpian konfigurazioko aukerak eta GNU/Linux sisteman onartutako APIa zerrendatzen da.
Cinelerra aplikazioko ezarpenak->hobespenak menura joan aukerak ikusteko.


3.1 Inguruneko aldagaiak

UNIX-en oinarritutako sistemetan, inguruneko aldagaiak aplikazio guztiek irakur ditzaketen shell-eko aldagai globalak dira. Inguruneko aldagai bat ezartzeko honelako komandoa erabil daiteke: set ALDAGAIA=balioa. Inguruneko aldagai guztiak env bezalako komandoarekin ikus daitezke. Cinelerra-k inguruneko honako aldagaiak ezagutzen ditu:


3.2 Audio-kontrolatzaileak

Audio-kontrolatzaileak bai grabatzeko bai erreproduzitzeko erabiltzen dira. Beraien funtzionalitatea azpian aipatzen da:


3.2.1 Soinu-kontrolatzaileen atributu arruntak


3.2.2 OSS

GNU/Linux-en aurreneko soinu-kontrolatzailea izan zen, software libreko inplementazioa eta inplementazio komertziala zituen. Inplementazio komertzialak soinu txartel gehiago onartzen ditu. GNU/Linux 2.4 bertsiorarte soinu-kontrolatzaile estandarra izan zen. Gaur egun soinu-kontrolatzaile bakarra da x86_64 sistemetan i386 bitarra erabil dezakena.


3.2.3 OSS Envy24

OSS bertsio komertzialaren aldaera 24 bit eta 96 Khz motako soinu txartelentzako. Aldaera honek nahiko aldaketa behar izan zituen soinu-kontrolatzaileak erabiltzen ziren erara moldatzeko, horregatik behar zen kontrolatzaile berria.


3.2.4 Alsa

GNU/Linux 2.6 sistemako soinu-kontrolatzaile erabiliena ALSA da. Soinu-txartel kopuru gehiena onartzen duena da. GNU/Linux 2.6 bertsioak eskaintzen duen latentzia baxuaren onurak eskuratzen ditu (Linux nukleoaren 2.4 bertsioko OSS kontrolatzailearen baino errendimendu askoz ere hobeagoa lortuz). Tamalez ALSA denbora guztian aldatzen dabil, eta egun batean programa bat ALSArekin lan egin dezake, baina agian hurrengo egunean ALSAren beste bertsio batekin ez. ALSAren gainean bilduki berriak garatzen ari dira. Gure asmoa bilduki horiek onartzea da bitarte erregularretan, bilduki berri bakoitza kaleratzean ez ordea.
ALSA ez da eramangarria izango i386 eta x86_64 arkitekturen artean. i386 bitarrak soinu bat erreproduzitzen saiatzean x86_64 kernelean kraskatu egingo da. Horretarako, erabili OSS kontrolatzailea.


3.2.5 Esound

ESOUND soinu-zerbitzari bat zen, OSSren gainean kokatzen zena. Enlightenment izeneko leiho-kudeatzailearentzat garatu zen. Bit kopuru mugatua onartzen zuen, egungo kontrolatzaile modernoekin konparatuz latentzia altua eduki arren hainbat audioko iturburu multiplexatzeko gaitasuna zuen. Ez dakigu gaur egun Esound garatzen jarraitzen duten edo ez.


3.2.6 Raw 1394

GNU/Linux eta Firewire konexiodun bideo-kameren arteko aurreneko interfazea izan zen. Audioa bideo-kamera batean erreproduzitzeko erabil daitekeen gutxieneko bide fidagarriena da, eta nukleoko komandoen gaineko liburutegian datza.


3.2.7 DV 1394

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako bigarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Bideo-kameran audioa erreproduzitzeko modurik fidagarriena da eta nukleoaren komandoak erabiltzen ditu zuzenean.


3.2.8 IEC 61883

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako hirugarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Raw 1394 liburutegiaren gainean dago, eta Raw 1394 bere aldetik kernelaren komandoen gainean dago. Ez da DV 1394 bezain fidagarria, hala ere Raw 1394 baino fidagarriagoa da. Hurrengo garapenak hori finkatu beharko luke. Joan http://www.linux1394.org gunera informazio gehiago ezagutu eta azken kontrolatzaileak eskuratzeko.


3.3 Bideo-kontrolatzaileak

Bideo-kontrolatzaileak bideoa konposaketa-leihoan eta ikustailean erreproduzitzeko erabiltzen dira.


3.3.1 Bideo-kontrolatzaileen atributu arruntak


3.3.2 X11

Hau izan zen aurreneko metodoa pantaila grafikoak kudeatzeko UNIX sistemetan. Pixeleko GBU (gorria, berdea eta urdina) hirukotea zuzenean idazten zuen leihoan. Oraindik ere erabilgarria izaten jarraitzen du fotograma oso handiak kudeatzen ez dituzten hardware grafikoetan.


3.3.3 X11-XV

Hau X11-ren hobekuntza izan zen, 1999. urtean garatua. YUV formatutik GBU formatura bihurtzen zuen hardwarean eskalatzearekin batera. Erreproduzitzeko metodo hobetsiena da, hala ere ezin ditu tamaina handiko fotogramak kudeatu. Normalean XV-ek kudea dezaken bideoaren tamaina handiena 1920x1080 da.


3.3.4 X11-OpenGL

Bideoa erreproduziteko metodorik ahaltsuena OpenGL da. Kontrolatzaile honekin efektu gehienak hardware bidez egiten dira. OpenGL-ek bideoa testuraren tamainaraino handitzea uzten du, normalean XV-k onartzen duena baino handiagoa izanez, eta beti ere kontrolatzaile grafikoaren arabera. Gaitzeko bitar konpilazioa behar da OpenGL euskarriarkein. OpenGL gaitzeko configure komandoaren `--enable-opengl' aukera erabiltzen da. OpenGL 2.0 bertsioa onartzen duen txartel grafikoa behar da. Nvidia-ren azkenengo txartelak funtzionatu beharko lukete. Gainera, OpenGL 2.0 onartzen duen bideo-kontrolatzailea beharko zenuke, Nvidia-ren kontrolatzaile bitarra bezalakoa. Zein bideo-kontrolatzailek OpenGL 2.0 onartzen duten jakiteko idatzi honako komandoa: glxinfo | grep "OpenGL version"

OpenGL metodoa PBuffer eta itzalduretan oinarritzen da bideoa errendatzeko. Kontrolatzaile grafikoak OpenGL 2.0 onartu behar dute, Cinelerra berriz OpenGL 2.0 euskarriarekin esplizitoki konpilatuta egon behar da. Konpilazio honek sisteman OpenGL 2.0-ren goiburuak egotea eskatzen du. PBuffer-ak aldakorrak direla ezaguna da. Nahikoa memoria ez duten txartel grafikoetan, edo eskubide bisualak ez dituztenetan, PBuffer-ek ez du funtzionatuko. OpenGL-ek ez badu funtzionatzen, saiatu hainbat fotograma kokatzen edo Cinelerra berrabiaratzen.

Murriztapenak:


3.3.5 Buz

Metodo hau JPEG formatuko fitxategien filma seinale analogikodun konposaketan erreproduzitzeko erabiltzen da. Video4Linux 1. kontrolatzailearen moldaketa ezagun bat du JPEG hardwarean deskonprimitzeko. Nahiz eta irteera analogikoa oso zaharkitua egon, kontrolatzaile berriek BUZ ordeztu dute.


3.3.6 Raw 1394 bideo-erreprodukzioa

GNU/Linux eta Firewire konexiodun bideo-kameren arteko aurreneko interfazea izan zen. Bideoa bideo-kamera batean erreproduzitzeko erabil daitekeen gutxieneko bide fidagarriena da, eta nukleoko komandoen gaineko liburutegian datza.


3.3.7 DV 1394 bideo-erreprodukzioa

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako bigarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Bideo-kameran bideoa erreproduzitzeko modurik fidagarriena da eta nukleoaren komandoak erabiltzen ditu zuzenean.


3.3.8 IEC 61883 bideo-erreprodukzioa

GNU/Linux sisteman DV bideo-kamerentzako hirugarren aldiz garatutako kontrolatzailea da. Ez da DV 1394 bezain fidagarria, hala ere Raw 1394 baino fidagarriagoa da. Hurrengo garapenak hori finkatu beharko luke. Joan http://www.linux1394.org gunera informazio gehiago ezagutzeko eta azken kontrolatzaileak eskuratzeko.


3.4 Erreprodukzioa


3.4.1 Audioaren irteera

Honek denbora-lerroan soinua erreproduzitzean zer gertatuko den zehazten du.


3.4.2 Bideoaren irteera

Denbora-lerrotik pantailara bideoa nola joaten den zehazten du.


3.5 Grabazioa

Hemen adierazitako parametroak Fitxategia->Grabatu... funtzioari ematen zaizkio, erabiltzaileari fitxategi-formatua aurre-konfiguratzea baimenduz. Fitxategi-formatua grabazio guztiei aplikatzen zaie. Hemen ere grabatzeko hardwarea konfiguratzen da, hardwareak zehazten baitu onartutako fitxategi-formatua (kasu gehienetan).


3.5.1 Fitxategi-formatua

Grabazioen irteerako fitxategi-formatua zehazten du. Erabilitako kontrolatzaile motaren araberakoa da. Hautapenen menua errendatzeko interfazearen berdina da, ikusi See section Fitxategiak errendatzea. Grabatu audioko pistak gaituta egon behar du audioa grabatzeko. Grabatu bideoko pistak gaituta egon behar du bideoa grabatzeko. Giltza itxurako ikonoa duten ezkerreko botoi bakoitzak konfigurazioko elkarrizketa-koadro bat irekitzen du irteerako audio eta bideo-korronteen konpresioaren eskema (kodeka) ezartzeko. Audioa eta bideoa Formatua menuan definitutako ontzi-formatura doituta daude. Bilduki desberdinek audioa soilik, bideoa soilik edo biak grabatu dezakete.

Bideo-kontrolatzaile batzuk ontzi batzuetan bakarrik grabatu dezakete. Adibidez, DV-ek Quicktime ontzian soilik grabatzen du, DV erabiliz bideo-konpresioaren eskema gisa. Bideo-kontrolatzailea aldatzen bada, fitxategi-formatua eguneratuko da onartutako irteera emateko. Fitxategi-formatua onartu gabeko formatura aldatzen bada, ez du bideo-kontrolatzailearekin funtzionatuko.


3.5.2 Audio-sarrera

Audioa grabatzean gertatuko dena zehazten du.


3.5.3 Bideo-sarrera

Bideoaren grabazioarekin gertatuko dena zehazten du.


3.6 Errendimendua

Atal hau konfiguratzen igarotzen da denbora gehiena. Errendimenduaren atalaren gauzarik nagusiena errendatzeko parametroak dira, errendatzearen elkarrizketa-koadroan ez baitira agertzen.


3.6.1 Atzeko planoan errendatzea

Atzeko planoan errendatzearen jatorria HDTV (Definizio Altuko TeleBista) efektuak denbora errealean bistaratzean datza. Atzeko planoan errendatzeak aldi baterako irteera sortzen du errendatzeko denbora-lerroa aldatzen den bitartean. Erreproduzitzen ari den bitartean aldi baterako irteera bistaratuko da posiblea den neurrian. Oso erabilgarria da denbora errealean oso motelak diren trantsizio eta efektuen aurrebistetan. Errendategi bat gaitzen bada, errendategia erabiliko da atzeko planoan errendatzeko. Honek denbora errealeko efektuak lantzeko ahalmena eskaintzen du nahikoa PUZ nodo eta sareko banda-zabalera edukiz gero.

Hobespenak leihoko Errendimendua fitxan gaitu daiteke atzeko planoan errendatzea. Funtzio elkarreragile bat du: Ezarpenak menua -> Ezarri atzeko planoan errendatzea. Honek hasierako puntua ezartzen du txertatzeko puntuaren posizioraino atzeko planoan errendatzeko. Bideoren bat existitzen bada, barra gorria agertuko da denboraren erregelan, atzeko planoan errendatu dela adieraziz.

Efektu edo trantsizio bat txertatu ondoren, efektuaren aurretik Ezarpenak menua -> Ezarri atzeko planoan errendatzea hautatu denbora errealean eta fotograma-tasa osoarekin aurrikusteko.


3.6.2 Errendategia

Errendategia erabiltzeko honako aukerak ezarri behar dira. Ez ikusi egin sistema bakunetan.


3.7 Interfazea

Parametro hauek erabiltzailearen interfazearen funtzionamenduan eragiten dute.


3.8 Honi buruz leihoa

Atal honek honako informazioa eskaintzen du: copyright-a; uneko konpilazioaren data; bermerik gabeko lizentzia; eta zenbait liburutegiren bertsioak. Ziurtatu zaitez bermerik gabeko lizentziarekin ados zaudela.


4. Proiektuaren atributuak


4.1 'Ezarri formatua' leihoa

Cinelerra-rekin erreproduzitzean, multimediako fitxategiek pista kopuru zehatz bat dute, baita fotograma-tamaina eta lagin-tamaina zehatzak ere beste gauza batzuen artean. Berdin dio multimediako fitxategiek zer atributu dituzten, proiektuko atributuen arabera erreproduzituko baitira. Honela, audioaren fitxategiaren lagin-tasa proiektuaren atributuaren desberdina bada, berriro eragingo zaio lagina. Antzekoa gertatzen da aspektuarekin, bideoaren fitxategiaren fotograma-tamaina proiektuaren atributuaren desberdina izanez gero bideoa fotograma beltz batean osatuko da, bideoa moztu egingo da edo beltz koloreko ertzak aplikatuko zaizkio.

Proiektuaren atributuak Ezarpenak -> Ezarri formatua menuan doitzen dira, eta modu laburrean Fitxategia -> Berria menuan. Proiektuaren ezarpenak Fitxategia -> Berria menuan konfiguratzen baduzu denbora-lerro berri eta huts bat sortuko da. Puntu honetan sortutako denbora-lerro bakoitzak ezarpen berdinak erabiliko ditu. Ezarpenak -> Ezarri formatua menuan konfiguratzen baduzu, denbora-lerroko multimedia aldatu gabe utziko da. Gainera, puntu honetan sortutako denbora-lerro bakoitzak ezarpen berdinak erabiliko ditu.

manual_images_en/format

'Ezarri formatua' leihoa

Lagin-tasa, fotograma-tasa eta fotograma-tamainaren ezarpenetaz gain Cinelerra-k ohizkoak ez diren beste ezarpen batzuk erabiltzen ditu: adibidez, kanalen posizioak, kolore-eredua, eta aspektu-erlazioa.


4.2 Aurrehautaketak

Hautatu zerrendako elementu bat proiektuaren ezarpen guztiak ezagunak diren estandarretako batekin ezartzeko.


4.3 Audioaren atributuak

manual_images_en/channelpositions

Kanalak zenbatuta daude. Errendatzean 1. kanalaren irteera fitxategiaren irteeraren aurreneko pistan edo soinu-txartelaren aurreneko kanalean errendatuko da. Beste kanalak zenbatutako irteerako kanaletan errendatuko dira hurrenez hurren.

Kanal bakoitzari dagokion audioaren irteera trepetako zein lekuan kokatzen den adierazten du audioaren kanalen posizioak. Audioaren irteeraren arteko tartea zenbat eta txikiagoa izan, orduan eta seinale gehiago izango du bozgorailu horrek. Egin klik bozgorailu baten ikonoan eta arrastatu audioaren kanala posizioz aldatzeko.

Bozgorailuak edozein orientazio eduki dezakete. Audioaren kanal kopuru bakoitzak bozgorailuen antolaketa desberdina dauka, normalean kanal kopuru desberdinek ez dutelako behar antolamendu berdinik.

Kanalen posizioen ezarpenek ez dute eragiten derrigorrez irteeran. Egin klik bozgorailuaren ikono batean eta arrastatu kanalaren posizioa aldatzeko. Erosotasunagatik soilik agertzen denez, bi kanal baino gehiago erabiltzean, panoramikoak kontrolatuko ditu denbora-lerroan hauen artean desberdintzeko.

Kanal desberdinak nahiko gertu jar daitezke irteera berdina lortzeko.


4.4 Bideoaren atributuak


5. Fitxategiak kargatzea eta gordetzea


5.1 Onartutako fitxategi-formatua

Hemen onartutako fitxategi-formatu gehienak aipatzen dira, dagokien konpresioei buruzko oharrekin batera. Hemen aipatu ez diren beste formatuak ere karga ditzakezu.

Fitxategiaren formatuak badu eraginik Cinelerra-k berarekin zer egiten duenarekin. Muntatze-erabakien zerrendak, XML formatukoa, proiektuaren ezarpenak gordetzen ditu. Multimedia duten formatuak, baina muntatze-erabakirik ez dutenak, datu gisa gehitzen zaie pistei. Zure proiektuaren lagin-tasa 48 KHz bada, eta kargatzen duzun soinu-fitxategia 96 Khz-koa bada, 48 KHz-rekin erreproduzituko duzu. 96KHz duen EDL-a (muntatze-erabakien zerrenda) kargatzen baduzu eta uneko proiektuaren lagin-tasa 48 KHz bada, 96KHz-tara alda dezakezu.

Fitxategi-formatu batzuk oso motelak dira denbora-lerroan bistaratzeko. Hauek normalean konpresio altua edukitzen dute. Konpresio altuko bideoaren koadro-txikiak denbora-lerroan bistaratzea oso motela izan daiteke. Desgaitu koadro txikiak Marraztu multimedia erabiliz eragiketak bizkortzeko.

manual_images_en/track_attributes

Pistaren atributuak

Unean onartutako fitxategi-formatuako honakoak dira:


5.1.1 Quicktime

Quicktime formatua UNIX sistemetako estandarra ez izan arren erabil daiteke, ongi dokumentuatuta baitago. Interneten dauden Quicktime formatuko filme guztiak konprimituta daude. Cinelerra-k konprimitutako zenbait Quicktime filma onartzen ditu. Quicktime formatuko filma bat kargatzean Cinelerra kraskatzen bada, formatua ez dagoela onartuta adierazi ohi da.

Quicktime formatua bi korronteen ontzia da: bideo-korrontea eta audio-korrontea. Korronte hauek kodeketa-eskema desberdinak erabiliz konprimitzen dira. Quicktime-ren kodeketa hobetsia MPEG-4 da, bai bideoarentzako bai audioarentzako. Formatu hau Windows sistema eragileko erreproduzigailu komertzialekin bateragarria da, konpresio-kalitate ona du eta irteerako kalitatea ere ona da. Konpresio hobeagorako erabili H-264 bideoa. Zoritxarrez, H-264 dekodetzea hain motela denez tamaina oso handiko fotogramak ezin ditu erreproduzitu.
Cinelerra-k estandarrak ez diren bi kodeka onartzen ditu: MPEG-4 bideo bikoitza eta H.264 bideo bikoitza. Cinelerra eta XMovie aplikazioekin soilik erreproduzi daitezke. Fotogramak bi eremuetan zatitzen diren filmeetan soilik erabiltzen dira, eremu bakoitza sekuentzian erreproduzituz. Kodeka bikoitzek bi bideo korronte tartekatzen dituzte errendimendua hobetzeko erreproduzigailuan aldaketa nagusirik eskatu gabe.


5.1.2 MPEG-4 audioa

Audioaren kodeka gisa, Quicktime MPEG-4 audioaren bezalakoa da.


5.1.3 Irudi-sekuentzia

Irudi-sekuentzia bat errendatzea ez da irudi bakar bat errendatzea bezala. Irudi-sekuentzia bat errendatzean Cinelerra-k fitxategien edukiaren taula sortzen du eta irudi-fitxategi desberdin bat sortzen du denbora-lerroko posizio bakoitzarentzako. Errendimendua hobetzeko, edukiaren taula karga daiteke banakako irudiak kargatu ordez. Irudi-sekuentzian onartutako irudi-formatu desberdinak ezagutzeko jarraitu 'sekuentzia finkoa' atala irakurtzen.


5.1.4 Sekuentzia finkoa


5.1.4.1 Sekuentzia finkoa kargatzea

Irudi bakarra errendatzeak denbora-lerroko posizio bakoitzeko irudi-fitxategia gainidaztea eragiten du. Ez da edukiaren taularik sortzen. Kargatutakoan irudiak fotograma baten luzera hartzen du. Irudia ikusteko, zooma handiagotu denbora-lerroan eta fotograma bakarra ikusiko duzu. Irudiaren luzera zabaltzeko, arrastatu ezazu bideo arruntarekin egiten den bezala. Irudi-finko bat nahi adina arrastatu dezakezu. Irudiak luzera infinituraino arrasta daitezke Cinelerra-n.
kargatutako irudiaren hasierako tamaina zehaztea uzten dizu Cinelerra-k. Parametro hau Irudiak ataleko Konfigurazioa -> Hobespenak -> Grabazioa menuan ezar daiteke.
Zure jatorrizko materiala ez badator euskarri digitaletik (argazki kamera digital bat adibidez), aurrenik klipak euskarri digitalera bihurtu edo kapturatu beharko dituzu.
Argazki zaharrak, paperezko mapak, marrazkiak edo diagramak euskarri digitalera bihurtzeko eskanerra erabil dezakezu, emaitzak PNG, TIF, TGA edo JPG formatuetan lortuz. Nahi baduzu, GIMP aplikazioa erabil dezakezu irudiak ikutzeko, hondatutako areak garbitzeko edo klipen kolorea konpontzeko.
Zure klipak iturburu digitaletik (kamera digitala edo pantailaren kaptura) badatoz, ziurtatu materialek bereizmen onena erabiltzen dutela. Horrela, irteerako kalitate onena lortuko duzu Cinelerra proiektuarekin.


5.1.4.2 Irudi-finkoen tamaina

Garrantzitsua: inportatutako irudiak beti egoten dira jatorrizko tamainarekin. Kontutan eduki beharko duzu Cinelerra-n zehaztutako bideoaren aspektu-erlazioa, eta eskalatu irudiak Cinelerra-ra inportatu aurretik.
Adibidez, PAL moduko irudien aspektu-erlazioa 4/3 da, baina 720x576 pixel 5/4 dira. Inportatutako irudiak zuzen bistaratzeko, beraien tamaina horizontala eskalatu behar duzu:
tamaina horizontal berria=(5 / 4) / (4 / 3) x jatorrizko tamaina horizontala
PAL bideoetan irudien tamaina horizontala bidertu behar da 0.9375 koefizientearekin.

Ondoren, komando-lerroko script txiki bat idatzi da jpg formatuko fitxategiak dituen karpetan exekutatu eta bertako irudiak tamainaz aldatu eta irudi berriak `eskalatuak' karpetan gordetzen ditu:

#/bin/sh
mkdir -p eskalatuak
for elementua in `ls . | grep jpg`;
do
    tamaina=`identify ${elementua}`
    zabalera=`echo ${tamaina} | sed '+s+.*JPEG ++' | sed '+s+x.*++'`
    altuera=`echo ${tamaina} | sed '+s+.*JPEG [0-9]*x++' | sed '+s+DirectClass.*++'`
    let zabalera_berria=${zabalera}*9375/10000
    convert -resize ${zabalera_berria}x${altuera} -quality 100 ${elementua} eskalatuak/${elementua}
done

5.1.4.3 Open EXR irudiak

Baliteke zuk ezer ez jakitea Open EXR-i buruz. Formatu honek koma mugikorreko GBU irudiak gordetzen ditu. Horretaz gain, konpresio kopuru txikia onartzen du. EXR formatura errendatuko duten proiektuek koma mugikorreko kolore-ereduan egon beharko lukete, EXR See section Proiektuaren atributuak-en onuren abantailak eskuratu ahal izateko. EXR-ek hainbat konpresio aukera ditu erabilgarri.

Hautatu Erabili alfa proiektuaren kolore-ereduak alfa kanala badu eta fitxategian edukitzea nahi baduzu. Bestela, kolore primarioak alfa kanalarekin bidertzen dira.


5.1.4.4 Kamera digitalen irudi gordinak

Kamera digitalaren irudi gordinak (RAW) mota bereziko irudi-fitxategiak dira, Cinelerra soilik inporta ditzakenak. Behin denbora-lerroan kokatuta daudela koma mugikorreko kolore-espazioan soilik prozesa daitezke. Canon hornitzailearen irudi gordinak bakarrik probatu dira. Gamma efektua aplikatu behar zaie gamma zuzentzeko. Irudi gordinak denbora luzea behar dutenez interpolatzeko, aurrenik proxy fitxategian ikusten dira, eta gero ikutzen dira.

Lehenbizi aplikatu Gamma efektua irudi gordinen pistari, eta ezarri hau automatikoa 0.6 gamma-rekin. Ondoren, errendatu denbora-lerroa Quicktime JPEG fitxategira. Erantsi Quicktime JPEG fitxategia pista berri batean eta desgaitu pista zaharra erreproduzitzea. Orain gamma zuzenduta duen irudi gordin bakoitzaren kopia nahiko azkar aurrikus daiteke denbora-lerroko jatorrizko irudiaren posizio berdinean.


5.1.5 AVI

AVI (Audio-Video Interleave) ontzia hainbat pusketatan dagoenez, hainbat audio eta bideo kodekekin, ezin izango dituzu AVI formatuko fitxategi guztiak erreproduzitu.


5.1.6 Bideodun MPEG fitxategiak

Bideoa duten MPEG fitxategiak zuzenean karga daitezke Cinelerra-n. Fitxategiaren formatua onartuta badago, edukiaren taula eraikiko da. Fitxategia ez badago onartuta, normalean kraskatu egiten da, edo pista oso txikiak erakusten ditu. Zoritxarrez, MPEG fitxategiak kargatzeko metodo hau ez da nahiko ona fitxategiak errendategi batean erabiltzea nahi badituzu.
MPEG fitxategiak errendategi batean erabiltzeko, aurrenik mpeg3toc tresna exekutatu behar duzu fitxategiaren edukiaren taula sortzeko eta gero kargatu edukiaren taula. 'mpeg3toc' tresnak MPEG fitxategiaren bide-izen absolutua behar du. Ez baduzu bide-izen absolutua erabiltzen, MPEG fitxategia Cinelerra exekutatzen den direktorioan kokatuta dagoela suposatzen du mpeg3toc tresnak.
MPEG korronteak pista anitzetan egituratuta daude. Pista bakoitza bideoa edo audioa izan daiteke. Audioaren pista bakoitzak 1-6 kanal izan ditzake. Cinelerra-k audioaren kanal bakoitza pista batean bihurtzen du.

MPEG bideoa kodetzeari buruzko oharrak:
MPEG bideoaren kodeketa MPEG audioaren kodeketatik bereiztuta lantzen da. MPEG bideoan bi kolore-eredu daude. YUV 4:2:0 kolore-eredua kodetzeko mpeg2enc tresnaren bertsio oso optimizatua erabiltzen da. Mpeg2enc tresnak kontsumorako elektronika estandarrentzako aurrehautaketak ditu. 'mpeg2enc' tresna optimizatzeko prozesuan, YUV 4:2:2 kodeketa kendu zuten. YUV 4:2:2 kolore-eredua gutxiago optimizatutako mpeg2enc tresnarekin kodetzen da.
YUV 4:2:2 kodeketa mantendu egin da DV bideoaren NTSC bertsioak kalitate asko galtzen baitu YUV 4:2:0 kolore-eredura bihurtzean. DV bideoa YUV 4:2:2 kolore-eredura transferitu behar da.
YUV 4:2:0 kolore-eredura kodetzean bit-tasaren parametroaren esanahia aldatu egiten da finkatu den bit-tasa edo kuantizazioaren arabera. Bit-tasa finkatuta dagoenean helburuko bit-tasa adierazten da. Kuantizazioa finkatzean baimendutako gehienezko bit-tasa adierazten da. Hau mpeg2enc bertsioaren bitxikeria da.


5.1.7 DVD filmak

DVDa programa kopuru batean zatitzen da, bakoitza `IFO' fitxategi esklusibo batekin identifikatuz. DVD bat kargatzea nahi baduzu, bilatu intereseko programari dagokion `IFO' fitxategia. Kargatu IFO fitxategia zuzenean eta edukiaren taula eraikiko da. Edukiaren taula bereiztuta sor daiteke errendategian erabiltzeko.

Exekutatu: mpeg3toc -v /cdrom/video_ts/vts_01_0.ifo dvd.toc
edo antzeko zerbait. Gero kargatu `dvd.toc'.


5.1.8 MPEG 1 audioa

Hauek .mp2 eta .mp3 luzapeneko fitxategiak dira. Fitxategiak kodetzeko finkatutako bit-tasa erabiltzen bada, zuzenean karga daitezke edukiaren taularik gabe. Bit-tasa aldagaien korronteek mpeg3toc tresnarekin sortutako edukiaren taulak behar dituzte.


5.1.9 Ogg Theora/Vorbis

OGG formatua audioa eta bideoa konprimitzeko ustez patentatu gabeko modu zaharkitu bat da. Bere kalitatea ez da H.264 edo MPEG-4 audioaren bezain ona. Egia esanda, nahikoa diru eta gogo duen edonork patente bat bortxatu duela aurki dezakeenez OGG formatuaren justifikazioa zalantzan jar daiteke.


5.1.10 Muntatze-erabakien zerrenda (EDL)

Cinelerra-k EDL edo muntatze-erabakien zerrenda sortzen du proiektuak gordetzeko. EDL fitxategiek .xml luzapena darabilte. Kargatutakoan, uneko proiektuaren atributuak aldatzen dituzte. Muntatze-erabakien zerrendak testuz osatuta daudenez edozein testu-editorekin edita daitezke.


5.2 Fitxategiak kargatzea

Cinelerra-rekin lan egiteko datu guztiak gailu batetik grabatuz edo disko gogorretik kargatuz eskuratzen dira. Atal honek fitxategiak nola kargatzen diren azaltzen du.
Fitxategiak kargatzea eta erreproduzitzea espero duzun bezalakoa da. Joan Fitxategia -> Kargatu menura, hautatu fitxategi bat kargatzeko eta egin klik Ados botoian. Egin klik aurrera erreproduzitzeko botoian eta erreproduzitzen hasiko da, berdin diolarik progresio-barra agertu den edo ez.

manual_images_en/load

'Kargatu' leihoa

Fitxategia irudi finkoa bada, proiektuaren atributuak ez dira aldatuko eta pistako aurreneko fotograma irudian bihurtuko da. Fitxategiak audioa badu, Cinelerra-k indize-fitxategia sortuko du marrazketa azkartzeko. Fitxategia editatu eta erreproduzitu dezakezu indize-fitxategia eraikitzen ari den bitartean.


5.2.1 Txertatzeko estrategia

Normalean hiru gauza gerta daitezke fitxategi bat kargatzean:

  1. existitzen den proiektua garbitzen da pantailatik
  2. proiektuaren atributuak aldatu egiten dira fitxategiaren atributuekin bat etortzeko
  3. fitxategi berriaren pistak sortzen dira denbora-lerroan

Hala eta guztiz, Cinelerra-k fitxategi bat kargatzean zer egitea nahi duzun zehaztea uzten dizu.
Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroan joan Txertatzeko estrategia goitibeherako zerrendara eta hautatu elementu bat. Zerrendatutako elementu bakoitzak modu desberdinean kargatzen du fitxategia.

'Txertatzeko estrategia' aukera Cinelerra-ren funtzio askotan erabiltzen da. Leku bakoitzean aukera honek gauza bera egiten du. Aukera hauek erabiltzean zure muntaketa guztiak egin ditzakezu fitxategiak kargatuz. Cinelerra-ri komando-lerroko argumentuak emanez fitxategiak kargatzen badituzu, fitxategiak Ordeztu uneko proiektua arauarekin kargatuko dira.


5.2.2 Hainbat fitxategi kargatzea

Fitxategia hautatzeko elkarrizketa-koadroan joan fitxategien zerrendara. Hautatu fitxategi bat. Joan beste fitxategi batera eta hautatu Ktrl tekla sakatuta edukiz. Honela beste fitxategi bat hautatzen da, baina tartekoak ez dira hautatzen. Tarteko beste fitxategiak hautatzeko eduki Maius tekla sakatuta eta hautatu beste fitxategi bat. Portaera hau zerrenda-koadro gehienetan dago erabilgarri.
Erabili metodo hau Kateatu dauden pistei txertatzeko estrategiarekin irudien aurkezpena edo abestien erreprodukzio-zerrenda sortzeko.


5.2.3 Fitxategiak kargatzea komando-lerrotik

Fitxategiak kargatzeko beste bide bat fitxategi-izenak komando-lerroko argumentu gisa ematea da.
cinelerra nirebideoa.mov nirebestebideoa.mov
Honek fitxategi bakoitzeko pista berriak sortzen ditu eta programa kargatutako argumentu guztiekin abiarazten du.


5.2.4 Fitxategiak luzapenaren arabera iragaztea

Multimediaren direktorioan fitxategi gehiegi egonez gero, nahi dituzun fitxategiak aurkitzea zaila izan daiteke. Hori dela eta, 'Kargatu' leihoak direktorioko fitxategiak iragaziko ditu luzapenaren arabera nahi dituzun fitxategiak bistaratzeko.
Egin klik goitibeherako zerrendan (fitxategi-izena idazteko eremuaren azpian) eta hautatu fitxategiaren luzapena (adib. mpg, mov, mp3, avi, e.a.). Fitxategien zerrendan hautatutako luzapeneko fitxategiak soilik erakutsiko dira.


5.2.5 Beste formatuak kargatzea

Ezin baduzu bideo-kliparen formatu zehatz bat kargatu, eta ez baduzu fitxategiaren jatorrizko iturbururik, Cinelerra-k onartzen duen formatura bihurtu beharko duzu.


5.3 Babeskopia kargatzea

XML fitxategi berezi bat dago diskoan denbora guztian. Muntatze-eragiketa bakoitzaren ostean Cinelerra-k uneko proiektuaren babeskopia gordetzen du `$HOME/.bcast/backup.xml' fitxategian. Cinelerra kraskatzen denean, Cinelerra berrabiarazi bezain laster Fitxategia -> Kargatu babeskopia menua aukeratu babeskopia kargatzeko. Programa kraskatu aurretik lantzen ari zinen muntatze-eragiketak zuzenean kargatuko ditu. Garrantzitsua da kraskadura baten ostean Cinelerra inolako muntatze-eragiketarik gabe berrabiaraztea, bestela babeskopia gainidatziko lukeelako.


5.4 Fitxategiak gordetzea

Cinelerra-k fitxategi bat gordetzean, uneko proiektuaren mutatze-erabakien zerrenda gordetzen du baina ez multimediarik. Joan Fitxategia -> Gorde honela... menura, hautatu fitxategi bat gainidazteko edo idatzi fitxategi berri baten izena. Cinelerra-k automatikoki kateatuko dio `.xml' luzapena fitxategiari, fitxategi-izenean `.xml' luzapenik ez bada eman.

Gordetako fitxategiak proiektuaren ezarpen eta muntaketaren kokaleku guztiak ditu. Multimedia eduki ordez, fitxategiak disko gogorreko jatorrizko multimediaren fitxategietara zuzentzen dituzten erakusleak ditu.

Multimediako fitxategi bakoitzagatik XML fitxategiak hauen bide-izen absolutua edo erlatiboa gordetzen du. XML fitxategia kokatuta dagoen direktorio berdinean badago multimediako fitxategia, bide-izen erlatiboa gordeko da. Bestela, direktorio desberdinean aurkituz gero, bide-izen absolutua gordeko da.

XML fitxategia direktorioz aldatzeko, multimediarako estekarik hautsi gabe, multimediako fitxategia XML dagoen direktorio berdinean egon behar dute. Honela direktorio osoa lekuz alda dezakezu. Bestela, erabili direktorio berezia multimediako fitxategiak edukitzeko, eta ondorioz, XML fitxategiak bide-izen absolutua erabili beharko du, eta nahi duzunean lekuz alda dezakezu XML fitxategia (hori bai, multimediako fitxategiak ez itzazu lekuz aldatu, bestela bide-izen absolutuen estekak hondatuko bailirateke).

Audioaren erreprodukzio-zerrenda sortu eta eta CD-ROM batean grabatzea nahi baduzu, gorde XML fitxategia audioko fitxategiak dauden direktorioan eta grabatu direktorio osoa. Honela multimediaren bide-izenak erlatiboak izango dira.

XML fitxategiak oso erabilgarriak dira Cinelerra-ren uneko egoera gordetzeko muntatze-saiotik irten baino lehenago.

XML fitxategi hauek Cinelerra-k soilik erabil ditzake. Ezin duzu XML fitxategi bat filmak erreproduzitzeko beste aplikazio batekin erreproduzitu. XML fitxategiko denbora errealeko efektuak berriro sintetizatu behar dira erreproduzitzen den bakoitzean. Klipen iturburu guztien kopia disko gogorrean edukitzea eskatzen du XML fitxategiak. Multimediako fitxategi guztiak disko gogorrean edukitzeak leku asko betetzen du. Zure proiektua amaierako formatuan errendatu irteeraren biltegi egonkorragoa lortzeko.


5.5 Proiektuak batzea

Bereiztutako hainbat proiektu batzeko proiektu handi batean:

  1. Ireki cinelerra
  2. Kargatu A proiektua
  3. Ireki Cinelerraren bigarren kopia
  4. Kargatu B proiektua
  5. Ebaki eta itsatsi A-tik B-ra

6. Programaren leihoa

Denbora-lerroa eta gailuen eragiketen menu guztien sarrerako puntuak ditu. Denbora-lerroak pisten pila bertikal bat du denboraren adierazpen horizontalarekin. Honek errendatze-eragiketen irteera eta fitxategiak gordetzean zer gordetzen den definitzen du. Denbora-lerroaren ezkerretara atributuen panela dago, pista bakoitzari eragiten dieten aukerekin.

manual_images_en/program_insertion_point

Denbora-lerroa

Leihoa menuan menu nagusiei eragiten dien aukerak aurki ditzakezu. Menuko Posizio lehenetsiak elementuak leiho guztien posizioak aldatzen ditu 4 pantailako muntatze-konfiguraziora. Bi monitore edukiz gero, Posizio lehenetsiak aukerarekin leiho guztiak monitore batean kokatzen dira.


6.1 Programaren leihoan nabigatzea

Programaren leihoak nabigatzeko hainbat funtzionalitate ditu, eta denbora-lerroa memorian egituratua dagoen bezala bistaraten du: pistak bertikalki pilatu eta denbora horizontalean zabaltzen dira. Korritze-barra horizontalarekin denboran zehar mugi zaitezke. Korritze-barra bertikalarekin pisten artean mugi zaitezke.


6.1.1 Bideoaren pistak

manual_images_en/track_video

Bideoaren pistak

Bideoaren pistak zure bideo eta klipen iraupena adierazten dute, benetako argazkiak taula batean hasieratik amaierara gordeko bazenitu bezala. Pistan ikus ditzakezun banakako irudiak denbora-lerroko une zehatz bateko laginak dira.


6.1.2 Audioaren pistak

manual_images_en/track_audio

Audioaren pistak

Audioaren pistak zure multimediaren soinua adierazten dute uhin formarekin. Filmaren analogiari jarraituz, zinta magnetoskopikoa horizontalki 'ikustea' bezalakoa da.
Pistaren zooma horizontalki eta bertikalki doi dezakezu, zoomaren panel-barra erabiliz.
Audioaren 'uhin formaren' zooma doi dezakezu zoomaren panel-barra erabiliz.
Pistaren ezkerreko kontrolak atributu-panela izena jasotzen du. Atributuen panela pisten protaera kontrolatzeko erabiltzen da.


6.1.3 Pistan nabigatzea

Pistan nabigatzeak bai audioaren bai bideoaren pistarekin du zerikusia, audio edo bideoaren pista bat hautatzean pistan zehar denbora batera joan zaitezke. Programaren leihoak nabigatzeko funtzionalitate asko ditu, eta denbora-lerroa memorian egituratua dagoen bezala bistaraten du.

Korritze-barra horizontala denboran zehar mugitzeko erabiltzen da.

Korritze-barra bertikala pisten artean mugitzeko erabiltzen da.

Tresna grafikoetaz gain, teklatua erabil dezakezu nabigatzeko. Arau orokorra bezala, teklatuarekin nabigatzea azkarragoa da saguarekin nabigatzea baino. Erabili teklatuko Orrialdea gora eta Orrialdea behera teklak pistetan gora eta behera mugitzeko.

Denbora-lerroaren amaiera baino harutzago joan behar denean korritze-barrak ez du uzten. Erabili teklatuko Eskuinera tekla denbora-lerroaren amaiera igarotzeko.

Erabili teklatuko Hasiera eta Amaiera teklak denbora-lerroaren hasierara eta amaierara joateko. I-beam moduan eduki Maius tekla sakatuta Hasiera edo Amaiera tekla sakatzen duzun bitartean denbora-lerroko txertatzeko puntutik tekla sakatu den arteeko eskualdea hautatzeko.

Denbora-lerroaren azpian zoomaren panela aurki dezakezu. Zoomaren panelak balio hauek ditu: laginaren zooma, anplitudea, pistaren zooma eta kurbaren zooma. Korritze-barren funtzionalitateaz gain, balio hauek denbora-lerroan kokatzeko tresna nagusiak dira.

manual_images_en/zoompanel

Laginaren zooma aldatzeak denbora-lerroan bistaratutako denboraren unitatea tamainaz aldatzea dakar. Multimedia banakako fotogrametan ikus dezakezu, edo baita proiektuaren luzera osoa ere. Balioa zenbat eta txikiagoa izan, are eta fotograma gehiago bistaratuko dira pantailan. Saguak gurpila badu eta X11, edo Xorg, zerbitzariarekin funtzionatzen badu, sagua laginaren zoomaren gainean kokatu eta gurpilarekin zooma handiagotu edo txikiagotu dezakezu.

Anplitudeak audioari soilik eragiten dio. Uhin formaren luzera zehazten du, uhin forma marrazten bada.

Pistaren zoomak pista guz